
Batzarrera deitu du gaur arratsaldean EH Bilduk. Azken asteburuetan, herrian gertatzen ari direnak kezkatuta bildu dira Karlos Saldise plazara, aurreko asteburuko egoera bezalakoak ez errepikatzeko irtenbide bila.

Oiartzungo helduen antzerki eskolak bi saio eskainiko ditu igande arratsaldean. 'Itxoiten' antzezlana taularatuko dute. Sarrerak, txokolategian salgai.

Ijito musika, dantza, kantu eta kultura ezagutzeko aukera eskainiko du uztailean Herri Arte Eskolak

Haurtzaroko Maren Herrerak eta Ane Mujikak aipamena lortu dute Euskaltzaindiaren literatur sariketan. Haurtzaro izan da lan gehien aurkeztu duen ikastetxea.

Erein elkarteak antolatutako lehian A eta B sailetako dantzariak izango dira. 11:30ean hasiko da ekitaldia. Aurrez gonbidapena eskuratu behar da.

Larunbat gauean kale zurrutean hainbat pertsona izan zirela zehaztu du udalak, "gazteak eta helduak zeuden. Inguruko herrietako jendea ere ikusi zen".

Aurten, epeari dagokionez, ohiko denboraldia egingo dute, baina COVID-19arengatik hartu beharreko neurri guztiak hartuta. Tarifen berri eman dute.

Lanek sei hilabeteko iraupena izango dute. Oinezkoen bidea zabalik mantenduko dute, baina eragozpenen bat izan daitekeela ohartarazi du udalak.

Haurtzaro Ikastolako ikasleak E Mailan —DBH 1 eta DBH 2ko ikasleak— bigarren saria lortu du. Argitaletxeak tableta, jolas hezitzaile sorta ederra eta opari txartelarekin saritu du.

Txosnak, herri bazkariak eta kalejirak debekatuta egongo dira. Kirol jarduerak eta kultur ekitaldiak edukiera jakin batekin egin ahalko dira, 00:00ak arte.

Harridura azaldu du PSE-EEk aurten ez duelako ikasketarako espaziorik atondu udalak asteburuetan azterketei begira.

Urrezko domina bat, zilarrezko hiru eta brontzezko bat lortu zituen talde pasaitarrak bakarkako lanean. Taldekako sailkapenean, bigarren.

Oposizioko alderdiak salatu du EAJ eta PSE-EEk bizkarra eman dietela "enegarren aldiz" Pasaiako kultur eragileei, herritarrekin erabakia kontsultatu gabe.

LAB sindikatuak deituta, elkarretaratzea egin dute goizean Oiartzungo udaletxearen aurrean. Lanpostu publikoak sortu eta kontsolidatzea eskatu dute.

17:00etan 3-5 adin tartekoen eta haien gurasoen txanda izango da, eta ondoren, 6-9 adin tartekoena. Goiko Plazan izango da saioa (eguraldi txarrarekin Herri Eskolako patioan).

2011-2013 urteen artean jaiotako haurrei begira ate irekien jardunaldia egingo du Touringek igandean.

Allerru Kirol Elkarteak antolatu du aitortza ekitaldia, ostiralerako. Real Sociedad B taldeko bi lezoarrei gorazarre egiteko saioa 18:00etan hasiko da.