Ostiralean, Imanol Ezkurdiari eta Julen Lobeteri omenaldia Plazetan
Allerru Kirol Elkarteak antolatu du aitortza ekitaldia, ostiralerako. Real Sociedad B taldeko bi lezoarrei gorazarre egiteko saioa 18:00etan hasiko da.
Maiatzaren 25ean egin zieten harrera lezoarrek biei. Orain omenaldiaren txanda da. Allerru Kirol Elkarteak Julen Lobete eta Imanol Ezkurdia futbol jokalari lezoarrak omentzeko ekitaldia antolatu du ostiralerako. Biek Bigarren Mailara igotzea lortu dute Real Sociedad B taldearekin. Ostiraleko (ekainak 4) 18:00etan izango da omenaldia, Plazetan.
Maiatzaren 24an lortu zuten kirol arrakasta bi jokalariek Sansek Algecirasi 2-1 irabazira. Biharamunean, harrera egin zieten lezoarrek kirolariei. Orain omenaldiaren txanda iritsi da.
