Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Komunitatea saretuta erantzun nahi dute

Batzarrera deitu du gaur arratsaldean EH Bilduk. Azken asteburuetan, herrian gertatzen ari direnak kezkatuta bildu dira Karlos Saldise plazara, aurreko asteburuko egoera bezalakoak ez errepikatzeko irtenbide bila.

Herri batzarra Saldise plazan EH Bilduk deituta.
Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2021/06/01

Batzarrera deitu du gaur arratsaldean EH Bilduk. Azken asteburuetan, herrian gertatzen ari direnak kezkatuta bildu dira Karlos Saldise plazara, aurreko asteburuko egoera bezalakoak ez errepikatzeko irtenbide bila. Hainbat txikizio egin zuten pasa den larunbat gauean kale zurrutean ibilitako hainbat pertsonek. Hala ere, bizilagunek denbora luze daramate ondoeza agerian uzten, Karlos Saldise plazan asteburuetan hasiera batean, baina gaur egun ia egunero musikak eragiten dizkien kalteengatik eta bertaratzen diren hainbat pertsonen jokaeragatik.

Hogeita hamar bat lagun bildu dira deialdira; tartean gazteak zeuden, baita Saldise inguruan bizi diren kaltetutako bizilagunak, baina baita  herriko beste puntuetatik ere hurbildu direnak. Bizilagunak nekatuta azaldu dira, kezkatuta, egoerak dirudienez ez duelako etenik eta astebururo bazen, orain ia egunero, musika altuari, eta Saldise plazan biltzen direnek uzten duten zikinkeriari aurre egin behar izaten diote. Aurreko larunbateko txikizioek baina, muga guztiak gainditu zituzten.

Mikel Arruti EH Bilduko kideak hartu du hitza lehenik. Kezka azaldu du, ” ezin dira horrelako ekintzak onartu, joera bihur daitezke eta horri zein erantzun eman dakioken aztertzea da helburua”. Irakurketa azalekoak egin daitezkeela esan du, “horien erantzuna udaltzainak edota Ertzaintza bidaltzea izango da, baina irtenbidea da?” . Beste eredu batzuk bilatzea dela gakoa erantsi du, eta ohar bat ateratzeak ibilbide motza duela nabarmendu du, “gertatutakoa gaitzesten duen oharra ateratzea bere horretan, beste ezer gabe, ez du konponduko egoera”

Gertaeren irakurketa orokorra egitea ezinbestekoa jo du. Hala ere, bereizi nahi izan dute bildu diren guztiek, aurreko larunbatean gertatu zena, eta beste asteburuetan gertatzen dena.

Halako gertaeren irakurketa arinak edo partzialak egitea arriskua dakar bere esanetan, “sektore jakin baten kriminalizazioa. Gazteengan jarri da fokua, baina pandemia testuingurua hasi zenetik, jarrera eredugarria izan dute Lezon. Aurreko larunbatean gertatu zena ez da gazteen kontua”.

Arrutik konpromisoa eskatu du komunitatearekin, eta lehen lerrora eraman ditu zaintza eta komunitatea, “horiek sustatu behar dira”.

Ez da Lezon soilik ematen den egoera, eta ez du aterabide errazik. Gaur bildu direnek, izaten ari diren gertaerei nola erantzun egoki hausnartzea izan dute eginkizun.

Bildutako herritarren artean ertz asko azaleratu dituzte. Frustrazio baten ondorio izan daitekeela jokaera esan du herritar batek, “asteburu honetan gertatu denak agerian utzi du hori, ongi dagoen pertsona bat ez da joango triskantza egitera”. Gako bat eman du, gazteak ez estigmatizatzea: “Duela hamar egun ikasteko espazio bat eskatu zuten, ikasgela bat udalari, eta ez dute inongo erantzunik jaso”.

Bizilagunen artean ondoeza eragiten ari den jarreraren aurrean bi aukera daudela esan du herritar horrek berak, “komunitatea indartzea, edo bide poliziala. Bigarrena ez da aukera”. Galdera bat ere utzi du airean, “zein gazte politika du udalak?”.

Batzuen ongi pasatzeko eskubideak talka egiten du betean ordea, bizilagunen deskantsurako eskubidearekin. Hori guztia kudeatzeko, Bizilagunen Mahai baten beharra aldarrikatu du, ” ez dago udalean halakorik, harago, udalak arazoa dauka elkarrizketarekin. Herritarren eta udalaren arteko hartu eman bat exijitu behar da”.

Astebururo eta astean zehar ematen diren egoerak eta joan den larunbatean kale zurrutean ari zen pertsona talde zehatz batek eragin zituen triskantzak bereizi behar direla defendatu du batzarrera bertaratutako gazteetako batek, “gu ez gara horiekin identifikatzen, ekintza horiek ez gaituzte ordezkatzen. Guk musika jartzen dugu, dantzatzen dugu, horretan aritzen gara”.

Arazoari irtenbidea eman behar zaiola esan du beste herritar batek, “momentuko egoerari erantzun behar zaio, bizilagunak nekatuta daude, ezin da denboran luzatu egoera hau”.

Eskerrak ere eman dituzte bertaratutako batzuk, “aspaldian ez genuen halako batzarrik egiten, eta eskertzekoa da jarrera”.

Ikuspegi ezberdinak atera dira. Argi gelditu da ordea ez dela erraza konponbidea. Hala ere, lanean hasi dira, gaurkoan EH Bilduk deitutakoa arazoa mahai gainean jartzeko gakoa izan da, eta orain bizilagun, eragile, belaunaldi ezberdinetako lezoarrek lekukoa hartu eta irtenbide bila abiatzeko prest azaldu dira. Horretarako, gaur bildutakoen artetik boskote batek hartu du irakurketa orokor bat zirriborratzeko ardura. Hori eginda, berriro zabalduko dute biltzeko deia, aurrerantzean herritar gisa. Ideia bateratu bat behintzat sumatu da gaurko batzar horretan, arazoari modu eraikitzailean erantzun behar zaiola, “komunitatea saretu eta indartuta”.

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.