Bihar, Parketarrak egitasmoko saioa Lezon
17:00etan 3-5 adin tartekoen eta haien gurasoen txanda izango da, eta ondoren, 6-9 adin tartekoena. Goiko Plazan izango da saioa (eguraldi txarrarekin Herri Eskolako patioan).
Lezo Herri Eskolako Euskara Talaia taldeak, Parketarrak egitasmoaren barruko hirugarren saioa antolatu du biharko (asteazkena), Goiko Plazan (eguraldi txarrarekin Herri Eskolako jolastoki estalian). Familia giroan, kalean eta euskaraz aisiaz gozatzeko egitasmoa da Parketarrak.
17:00etan, Zabu Ziburekin, 3-5 adin tartekoak eta haien gurasoak elkartuko dira. Geroxeago, 18:00etan, 6-9 adin tartekoen eta haien gurasoen txanda izango da Txirrintxon jarduerarekin.
Jarduera bitartean Lezokeitan karta jolasa erosteko aukera izango da.