Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Aurtengo 'ez-jaiak' nolakoak izango diren zehaztu du Udaltzaingoak

Txosnak, herri bazkariak eta kalejirak debekatuta egongo dira. Kirol jarduerak eta kultur ekitaldiak edukiera jakin batekin egin ahalko dira, 00:00ak arte.

Artxibo irudia sanferminak Artxibo irudia. Jende pilaketak ekiditeko neurriak zehaztu ditu Pasaiako Udaltzaingoak.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/06/01

Pasaiako Udaltzaingoaren jarduneko ofizialordeak aurtengo ez-jaietan bermatu beharreko neurri eta arauak zehazten dituen dokumentu bat osatu du. Orokorrean, zein ekintza antola daitezkeen eta horiek nola egin ahalko diren zehaztu dute; honakoak izango dira arau orokorrak:

  • Neurri orokorrak. Pertsonen artean 1,5 metroko distantzia egon beharko da. Eskuak gel hidroalkoholikoarekin edo urarekin eta xaboiarekin garbitzea gomendatu dute. Espazio itxietan, aireztapena eta tenperatura-hartzea bermatu beharko dira. 6 urtetik gorakoek maskara erabili beharko dute derrigor.
  • Azoka txikiak. Egin ahalko dira, betiere lanpostuen artean 1,5 metroko tartea utziz.
  • Ekitaldiak. Eraikin itxiek %50eko edukiera izango dute eta, gehienez ere, 400 pertsona eserita. Aire librean gehienez 600 pertsona, publikoa eserita eta eserlekua aurrez esleituta. Ekitaldi guztiak 00:00etan bukatu beharko dira, beranduenez (ordutegia egoera epidemiologikoaren baitan alda daitekeela zehaztu du Udaltzaingoak).
  • Erakusketak. Bisita gidatuak baimendu dituzte, gehienez 6 pertsona eta gidariarekin.
  • Kirol jarduerak. Lehiaketa profesionalean eta federatuan murgilduta dauden taldeen kirol lehiaketak baimenduta egongo dira, federazio sarea alde batera utzita. Gehieneko edukieraren %35eko okupazioa edukiko dute aldagelek, eta etengabe aireztatu beharko dira erabiltzen diren bitartean. Ezingo da publikorik egon kirol jardueretan.
  • Mugimendua dutenak. Bide publikoan egiten diren kalejirak, batukadak, danborradak eta antzekoak baimendu ahal izango lirateke, neurri orokorrak eta prebentzio- neurriak betez, baina antolatzaileak bermatu beharko luke ez dela pilaketarik egongo horien ibilbidean zehar. Udaltzaingoaren ustez, baldintza hori betetzea “zaila” da, eta beraz, erabaki dute mota honetako ekitaldiak ez baimentzea.
  • Txosnak eta herri bazkariak. Udaltzaingoak ez du baimenik eman horrelakoak antolatzeko, bide publikoan nahiz kanpoko esparruetan alkohola kontsumitzeko debekuagatik.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.