PSE-EE: "Erreferentzia kultur zentro batek ezin du itxita izan asteburuetan"
Harridura azaldu du PSE-EEk aurten ez duelako ikasketarako espaziorik atondu udalak asteburuetan azterketei begira.
Lekuona Fabrikak zabalik behar duela asteburu eta jaiegunetan uste du Isaac Palencia, PSE-EERren bozeramaileak; bere ustez, pentsaezina da kulturaren erreferentzia zentro bat asteburuetan itxita egotea, eta horren harira, ekaineko asteburuetan zabaltzea eskatu du ikasleei begira, baita ekintza erreferentzialak programatzeko Oarsoaldeari begira, “zuku guztia atera behar diogu instalazioari eta herritarrei hitzaldiak, askotariko ekintzak edota erakusketak antolatzeko espazio guztiak eskaini”.
Harridura azaldu du, halaber, aurten ez duelako ikasketarako espaziorik atondu udalak asteburuetan azterketei begira, “ohikoa zen unibertsitate ikasketetarako batez ere asteburuetan ikasketarako espazioak izatea. Harrigarria iruditu zaigu, halaber, kultur zentro berriak atal propio bat ez izatea udalaren web orrian”. Kudeaketa eraginkorra eskatu du PSE-EEk, azkenik, “lehenengo egunetik erikinari aprobetxamendua ateratzeko, kultur eremu berritzaile bihurtzeko benetan”.