Herri Musika Eskolako 2021-2022 ikasturteko matrikulazioa, irekita
Herri Musikaren Txokoak ematen dituen ikastaroetan izena eman daiteke, uztailaren 14ra arte. Hainbat ikastaro eskaintza egongo da.

Dultzaina eskolako taldea.
Soinueneak jakinarazi duenez, Herri Musika Eskolan 2021-2022 ikasturtean matrikulatzeko epea irekita dago. Uztailaren 14ra arte egongo da irekita.
Hainbat ikasgai egongo dira eskuragarri. Honakoak dira:
- Ikasgaiak: Alboka, solfeoa, txistua eta danbolina.
- Taldeak: Xirolarru taldea eta dultzaina taldea.
- Ganbara taldeak: Xirolarrua, txistua eta danborra. Dultzaina, xirolarrua eta danborra. Txistua, biolina eta danborra.Biolina, alboka eta herri perkusioa.
Horietako ikastaro batean izena emateko eskaera orria hemen klik eginda ikus eta bete daiteke.
