Udala: "Oiartzun maite badugu, zaindu dezagun. Denon ardura da"
Asteburuetan egondako jarrera "desegokiei" buruzko oharra atera du Oiartzungo Udalak. Hausnarketarako deia egin du, eta osasun neurriak betetzeko.
Ibargain parkean hondakin asko bildu dituzte. Azken asteetan herriko hainbat txoko biltzeko ohi baino gehiago erabiltzen ari dira. HainbatIbargain, ikastetxeetako jolas parkeak, pilotalekuak… Azken asteburuetan jarrera «desegokiak» egon direla nabarmendu du Oiartzungo Udalak. «Hondakinak nonahi utzita, dena zikin, azpiegiturak hondatuta, gaueko ordu txikitan musika ozen… Jarrera horiek onartezinak dira», esan du udalak.
Herritarrekiko errespetu falta bezala deskribatu ditu jarrera horiek, eta Oiartzun zaintzea “denon ardura” dela nabarmendu du.
Erakundeak argi du sozializatzeko beharra dagoela. “Luze doan pandemia honetan beharrezko dugu lagunak, senideak… gertu sentitzea eta edukitzea”, adierazi dute. Herriko azpiegiturak puskatzea bizikidetzea arauak sozializatzea ez direla esan du udalak. «Hainbeste urteko lanaren ondoren lortu dugun herri eredua ez dugu honelako ekintzekin zapuzterik nahi, inorentzako ez baitira onuragarriak».
Jarrera «desegoki» horiek zuzentzeko deia egin du udalak, eta hori dela —Udaltzaingoaren bidez— helburua. Egoera «komunitate gisara» hausnartzeko gonbita egin dute, lagunartean, kuadrillan, lanean, familian… «Oiartzun maite badugu, denok zaindu behar dugu!».
Horrez gain, udalak gogorarazi du kutsatze maila asko igo dela aste honetan, handiena Gipuzkoan. Gaur emandako datuen arabera, 100.000 biztanleko 400 positiboko langa gainditu dute. Osasun neurriak betetzera deitu dute.
- Zaborra, elizako eskilaretan pilatuta.
- Farola hautsia, Ibargainen.


