Arrakastaz ospatu du Errenterian 11 kolore

Aniztasuna azpisailak bere webgune propioa izango du aurrerantzean.

Jose Ramon Gurrutxaga Txokolo, Kultura Aniztasunaren, Giza Eskubideen eta Garapenerako Lankidetzaren azpisailaren zinegotzia, Naroa Galdos, azpisaileko dinamizatzailea, eta Samira Goddi azpisaileko teknikaria. Argazkia: Herri Bizia

Arrakastaz ospatu dituzte Aniztasunaren Nazioarteko Egunaren harira programatutako ekintzak. Maiatzaren 15etik 21era programatu zituzten zazpi ekitaldietan, antzerkia, hitzaldiak, erakusketak, zine proiekzioak eta ipuin emanaldia 500 pertsonatik gora hartu dute parte. Parte hartze hori gainera, oso heterogeneoa izan da, eta ikusleen balorazioa oso ona.

11 auzo erakusketak zabalik jarraitzen du; orain, Cristobal Gamon Institutuaren kanpoaldean. Gainera, egindako ekintzak biltzen dituen laburpen bideoa, web orrian ikus daiteke.

Webgune berria

Aniztasun azpiatalak webgune berria du martxan. Hori gaur jakinarazi dute, Aniztasun azpisailak, beraz, bere atal propioa izango du aurrerantzean. Hainbat informazio jarriko dituzte bertan, Kultur Aniztasuna, Garapenerako lankidetza,  eta giza eskubideen ildoen gainean. Herrira iritsi berri direnentzako informazioa, elkarteentzako diru laguntza deialdiak, sentsibilizazio ekintza ezberdinen iragarpenak, zein udalak parte hartzen duen sare eta plataformen inguruko informazioa bildu dute bertara. Hemen lotura.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.