Bianditz mendian zabor dezente aurkitu dute basozainek
Bazterrak zaintzeko deia egin du udalak, Bianditz bezalako tokiekin jarraitzeko. "Mendiak ez dira zabortegiak, izan gaitezen arduratsuak", esan dute.
Basozainek zabor ugari aurkitu dute Bianditz mendi inguruan. Horren harira, Oiartzungo Udalak mezua zabaldu du. “Bianditz gisako parajeak edukitzeagatik zortedunak gara Oiartzunen, baina gure bazterrak zaintzea ezinbestekoa da horrelako lekuez gozatzen jarraitu nahi badugu”.
Horregatik, herriko txoko guztiak zaintzea eskatu dute, mendiak zabortegiak ez direlako.