Lezoko Zinema Ttikia, istorioak euskaraz zabaltzeko prest berriz ere

Larunbatean, 16:30ean haurrentzako emanaldia jasoko du Gezala Auditoriumak, eta 19:00etan 'Non dago Mikel?' dokumentala (sarrerak agortu egin dira).

'Non dago Mikel?'-en fotograma bat.

Lezoko Zinema Ttikiak ez du hutsik egingo asteburuan. Ohikoa den moduan, hitzordu bikoitza proposatu dute larunbaterako. Lehenik, haurren euskarazko zinemarako txanda. Ondoren, helduentzat dokumentala. Biak Gezala Auditoriumean dira.

16:30ean, Bihurri, jauretxetik kale gorrira animazio lanarekin hasiko dira haurrak ikus-entzunezkoen emanaldiekin. Sarrera doan, da, baina aldez aurretik gonbidapena eskuratu behar dute han egon nahi dutenek.

Ondoren, 19:00etan, Non dago Mikel? dokumentalaren emanaldia programatu dute. Adi: agortu egin dira gonbidapen guztiak. Mikel Zabalzaren kasua aztertzen duen dokumentala da, Amia Merinok eta Miguel Angel Llamasek zuzendua. Jarraian, dokumentalaren trailerra.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.