Dantza kurduen ikastaroa eta beste bost jardunaldi
'Gora herriak' iniziatibak aurrera darrai. Dantza kurduak ikasteko saioa egingo dute gaur arratsaldean, eta beste bost ekintza hilaren 12ra arte.
Joan den hil bukaeran aurkeztu zuen Donibaneko Bixi-Bixi Elkarteak aurtengo Gora herriak. Kurdistan-Euskal Herria iniziatibaren egitaraua. Orain arteko saioek harrera hobeezina izan dutela aitortu dute antolatzaileek, baina oraindik astebete dute aurretik azken ekitaldira arte. Honakoak dira geratzen diren jardunaldiak:
- Gaur, ostirala, 18:00etan. Dantza kurduen ikastaroa heldu eta haurrentzat.
- Etzi, igandea, 18:30ean. Kurdistango kantuak. Dinamizatzaileak: Daraçiye: Maitasuna eta iraultza; Yohann Villanua kantaria eta Haydar Iscen musikaria.
- Hilak 8, asteartea, 19:00etan. Sukaldaritza ikastaroa.
- Hilak 10, osteguna, 19:00etan. Hitzaldia/Solasaldia: Federalismo demokratikoa. Kurdistanen alternatiba politikoa. Parte hartzaileak: Faruk Doru, mugimendu kurduaren ordezkaria Iberiar penintsulan; eta Alaitz Berrozabalgoitia, Suargi GKE-ko kidea.
- Hilak 11, ostirala, 19:00etan. Ekitaldi nagusia, Meipin. Dantza, bertsoak, musika kurdua, Kurdistango janari dastaketa… Faruk Doru eta Maryam Fathik parte hartuko dute, besteak beste. Mugimendu kurduaren ordezkariari ongietorria egingo diote udal ordezkariek.
- Hilak 12, larunbata, 18:30ean. Kontzertu nagusia Gani Mirzo Band-en eskutik. Errefuxiatu kurdu emakumeen aldeko egitasmoa. Musikari kurduak, armeniar eta euskaldunak.