Astetik astera, COVID-19agatik kutsatuen hazkundea Oarsoaldean
Astelehenetik ostegunera Oarsoaldean COVID-19agatik 77 positibo gehiago atzeman dituzte. Joan den asteko epe berberean 67 izan ziren kutsatutakoak.
Aste honetan, astelehenetik ostegunera, koronabirusagatik gaixotu direnen kopurua 77 pertsonakoa izan da Oarsoaldean. Joan den asteko epe berberean (maiatzaren 24tik 27ra), 67 kasu atzeman ziren. Astetik asterako alderaketa eginez, beraz, hamar kasuan hazi da kutsatuen kopurua.
Aipatzekoa da Oiartzunek azken egunetan izan duen bilakaera. Astelehenetik ostegunera, 18 positibo jaso dituzte herrian. Horrek ekarri du herri horretako 100.000 biztanleko tasa 400dik gorakoa dela, eremu gorrian dagoela alegia, nahiz eta horrek era efektiboan eraginik ez izan murrizketen kontuan. Hori bai, Oiartzun osasun larrialdi egoera gorenean dagoela adierazten du tasa horrek.
Jarraian, atzoko datuekin, herrietako tasa eguneratuak eta aste honetako positiboen bilakaera.
- Errenteria-Orereta. Tasa: 291 (joan den asteko ostegunean 248koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 13-6-8-9.
- Pasaia. Tasa: 304 (joan den asteko ostegunean 203koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna):5-7-2-3.
- Oiartzun. Tasa: 443 (joan den asteko ostegunean 192koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna):9-3-2-4.
- Lezo. Tasa: 131 (joan den asteko ostegunean 115ekoa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna):5-1-0-0.