Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraGizartea
ITZIAR NAVARRO. ORERETA IKASTOLAKO LEHENDAKARIA.

[Elkarrizketa] "Herriari zein ekarpen egin nahi diogun adierazteko une egokia da"

Kilometroak 2023 jaia antolatzeko erronkari heldu dio Orereta Ikastolak; orain 22 urte antolatu zuen azkenekoz. Ikastolaren balioak eta herriari egin nahi dion ekarpena adierazteko unea izango dela jaia dio lehendakariak.

Itziar Navarro.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/06/04

Orereta Ikastolak antolatuko du Kilometroak 2023. Zergatik erabaki zenuten hautagaitza aurkeztea?
Gipuzkoako ikastolek antolatzen dugu Kilometroak txandaka. Guk orain 22 urte antolatu genuen azkenekoz, 1999an, eta aurretik 1984an. Aspaldian ez genuela antolatu ohartu gara, eta egungo guraso belaunaldiak ez duela bizi gaia barrutik. Handia bihurtu da oso jaia, eta antolatzeko prest izango den jendea topatzea ere zailagoa bihurtu da, lan handia eskatzen duelako.

Zuek ausartu zarete.
Aztertu genuen eta iruditu zitzaigun eduki genezakeela sare bat, komunitate barruan zein kanpoan, erronka horri indarrez heltzeko. Herriko eragileekin ere harreman ona daukagu. Hala, hitzarmena dugu Ipar Euskal Herriko hainbat ikastolarekin Zubiak eraikiz proiektuaren barruan, eta Nafarroan ere ari gara ikastola batzuekin elkarlanean. Saretxo bat badugu erronkari erantzuteko.

Zer suposatuko du berriro jaia hartzeak?
Eredua bera aldatu egin dela hartu behar dugu kontuan. Urte batzuk generamatzan Gipuzkoako ikastoletan gogoeta egiten, jaia oso bolumen handikoa bihurtu zelako, baita nolabait ere, pasibo. Gogoeta egin ondoren, helburua izan da eredua aldatu eta parte hartzaileagoa bilakatzea jaia bera, sormenari lotuagoa, eta urtean zehar ekintza gehiago prestatzea. Ez izatea soilik ikastola antolatzailea ari dena jardunean, beste ikastolek ere egin ditzatela keinu batzuk urtean zehar. Eredua, beraz, berrituta helduko da 2023an.

Zein aldarri egingo duzue?
Ikastolak berezkoak dituen ezaugarriak ezagutarazi nahi ditugu bai gure komunitatean zein jendartean, sorreratik ditugun ezaugarri horiek momentu batzuetan lausotu egin direlako. Une egokia izan daiteke ikastola zer den barruan gogoratzeko eta kanpoan adierazteko, eta zein ekarpen egin nahi dion herriari. 2023an, gainera, 60 urte beteko ditugu.

Eta zein dira ekarpen horiek?
Finean, eredu eraldatzailea proposatzen du ikastolak. Herritarrek sortutakoa da, euskara eta euskal kulturan oinarritua, eta nazio ikuspegi batekin lan egiten dugu administrazio ikuspegiez gaindi; euskararen lurralde osoa hartzen dugu. Irabazi asmorik gabeko erakundeak gara, kasu askotan kooperatibak, gurasoek eta langileok daukagu jabetza; horregatik hartzen dugu parte egunerokoan. Horiek guztiak indartu nahi ditugu jaiaren bidez, pentsatuz guk proposamen bat egiten dugula baina ez garela bakarrak.

Hezkuntzan beste eragile asko daude eta horiekin elkarlana garrantzitsua da. Denok gara beharrezkoak gizartea hezkuntzatik aldatu nahi badugu. Gaur egun oraindik ere halako jai bat antolatzearen zentzua azaldu nahiko nuke, bestalde. Ez ditugu garai bateko beharrak, baina ikastolak Euskal Herri osoan gaude zabalduta, eta beste lurralde batzuetan egoera ez da batere ona, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian kasu. Azkenean, jai hauek badira une bat zailtasunak dituzten ikastola horiekin elkartasunez jokatzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.