Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Pasaiako Dantza Festibalaren hirugarren edizioa hemen da

12 dantza eskainiko dituzte datorren ostegunetik igandera (hilaren 10etik 13ra). Doako gonbidapenak online edo Ibaiondoko leihatilan eskuratu ahalko dira.

Natxo Monteroren 'Lugorri' ikuskizuneko irudia. Igandean eskainiko dute.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2021/06/04

Pasaiako Dantza Festibalaren hirugarren edizioa hilaren 10etik 13ra (ostegunetik igandera) ospatuko da. Aurten ere, Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako estilo ugariko sortzaile eta dantzariek, maila eta interes handiko 12 dantza lan aurkeztuko dituzte.

Bigarren edizioan eskaini ezin izan zituzten hainbat ekintza berreskuratuko dituzte aurtengoan, hala nola, herritarrentzako dantza tailerrak edota Pasaiako Studio24 dantza eskolaren erakustaldiak.

Kaleko ikuskizun guztiak Antxon izango dira, gune ezberdinetan (webgunean mapa bat jarri dute ikusgai zonalde bakoitza zenbakituz). Nahiz eta kaleko emanaldi guztiak doakoak izango diren, nahitaezkoa izango da aurretik gonbidapena eskuratzea.

Hartarako, Ibaiondo frontoian aurten lehen aldiz jarriko duten leihatila zerbitzura bertaratu; honakoa da ordutegia: ostegun, ostiral eta larunbatean: 17:ooetatik aurrera; eta igandean 11:ooetatik aurrera. Egun horretako ikuskizunen sarrerak bakarrik egongo dira eskuragarri, eta pertsona bakoitzak gehienez lau hartu ahal izango ditu.

Larunbateko Studio24 eta Haatiken erakusketen eta igandeko barra klasikoaren erakusketen gonbidapenak Studio24 dantza eskolak kudeatuko ditu. Igande arratsaldean Juanba Berasategin izango den ikuskizunaren sarrerak 10 eurogatik jarriko dituzte salgai, eta aretoko ohiko bideetatik eskuratu beharko dira.

Honakoa da egitaraua:

  • Hilak 10, osteguna.
    • Dantza tailerra Entre Orillas taldeko Betania Mendazaren eskutik, 17:30ean azokan.
    • 19:30ean Biteri plazan hiru ikuskizun eskainiko dituzte Xian Martinez; Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga; eta Qabalum Konpainiak.
  • Hilak 11, ostirala.
    • 18:30ean hasita, bi ikuskizun Biteri plazan: Lasalaren Figth eta Amaiur Luluagaren J-Aho! II.
    • 20:30ean Ibaiondo zabalgunean La pulga eta lagunak taldeak Ufadak dantzatuko du.
  • Hilak 12, larunbata.
    • 11:30ean azokan familian dantza egiteko tailerra eskainiko du Noemi Vianak.
    • 17:30ean Iker Murilloren Studio 24k eta Haatik konpainiak erakustaldia eskainiko dute Ibaiondo frontoian.
    • 19:30ean Eva Guerrerok Gorpuztu laburra ikuskizuna eskainiko du skate parkean.
    • 20:30ean Proyecto Larruak eta Anakrusako Noemi Vianak ikuskizun bana estreinatuko dute Biteri plazan.
  • Hilak 13, igandea.
    • 11:00etan Barra klasikoaren erakustaldia Studio 24ren eskutik Ibaiondo zabalgunean.
    • 12:30ean Matxalen Bilbaoren Fugas ikuskizuna Biteri plazan.
    • 13:30ean Natxo Monteroren Lugorri lana Ibaiondo kanpoaldean.
    • Festibalari bukaera emateko ikuskizun nagusia 19:00etan eskainiko dute Juanba Berasategin, Circle of trust & Logelaren eskutik: Codice.
Erlazionatutako edukia2021eko Pasaiako Dantza Festibala ikastetxeetara eramango dute
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.