Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
AisiaGizartea

[Galeria] Amesten duten Oiartzun marrazten hasi dira

Oiartzungo Oinherrik lehen urratsak egin ditu gaur Arizmendieneako lorategian. Tailerren ondoren, aurkezpen ofiziala egin dute.

Urko Etxebeste Petrirena
Oiartzun
2021/06/05

Oinherri zer den azaldu dute gaur Oiartzunen. Hitzekin, eta ekintzekin. Pare bat hilabete dira Oiartzunek bat egin zuela Oinherrirekin, herri hezitzaileen sarearekin. Eta gaurkoa hori irudikatzeko eguna izan da, goizean tailerrekin, eguerdian agerraldi jendetsuarekin. Nolako Oiartzun nahi dute haurrek? Galdera horri erantzuna eman diote, irmo. Eta erantzunaren egile haurrak dira, haiek esandako eta erabakitakoetatik bidea egitea baita asmoa, komunitate ikuspegiarekin eta auzolanean. Amesten duten Oiartzun marrazten hasi dira haurrak, eta denak dira ezinbesteko zeregin horretan, elkarrekin eta elkarlanean.

Aisialdi hezitzailea sustatzea du helburu, jolasaren eta sormenaren bidez Oinherrik. Komunitatearen parte hartzea, kolektibotasuna eta euskara oinarri dituen aisialdi eredua aldarrikatzen du. Oiartzunen, ordea, badute horren gaineko esperientzia, besteak beste OarsoIrriak-en parte izan zirelako bertako familiak haurrak erdigunean jarriz, eta aldi berean, Abaraxka Udal Ludotekak bide horri ekiten diolako egunero. Baina orain, Oinherriren parte izanda, herriko esperientziak beste herrietakoekin (eta alderentziz) partekatzeko aukera izango da, taldeen sare bat delako Oinherri, dozenaka herritakoak.

Gaur, hasteko, tailer hezitzaile eta eraikitzaileetan bildu dira haurrak. Sortu dute. Hitz egin, eta ideiak konpartitu. Elkarlanean, lasai, konfiantza giroan. Arizmendieneako lorategiak faktoria txiki baten traza hartu du goizean, irudimenaren, koloreen, irribarreen eta talde lanaren faktoria. Eta galdera bat zuten erantzuteko: Nolako Oiartzun nahi dute haurrek?

Bada erantzun dute. Tailerren ondorengo agerraldian Oinherriko kideek erantzuna eman dute “Herri bizia, parte hartzailea, euskalduna, feminista, anitza, aisialdi eredu hezitzailea duena, komunitatean bizi dena, auzolanean eta herrigintzan aritzen dena, koloretako herri bat, haurrentzako herri bat, jolasten duen herri bat, pertsonak ardatz dituen herri bat”; bistan da, galdera bakarrari erantzun askoko erantzuna eman diote Oinherrikoek. Gaurko ekitaldi nagusi horren proposamenen atalaren gidari Porrotx pailazoa eta Oinherriko Maite Azpiazu izan dira.

Izan ere, askotarikoa da herriari egin dakiokeen ekarpena norberak pertzepzio bat edo horiek guztiak izan ditzakeelako buruan. Denak dira baliagarri eta on, ordea: “Gehiago balio du milak egiten duten apur banak, batek egiten duen mila baino”; Xabier Amurizaren hitz horiek erabili dituzte Oinherrikoek egin nahi dutenaren mamia laburbiltzeko.

Oinherriren Oiartzungo lantaldea, Porrotxekin.

Udaleko ordezkariak ere Arizmendienean izan dira. Haizea Saez de Egilaz Gazteria zinegotziak adierazi du hezkuntzarena familiatik eta eskolatik harago doan prozesua dela, eta etorkizuneko oiartzuarrak hezteko bidean ikastetxeen, hezkuntza ez formaleko eragileen, eta herrigintzako elkarteen bidelagun dela herriko etxea.

Eta komunitate gisara jarduteko ezinbestekotzat eman du elkarlana, norberaren zeregin eremutik betiere: “Komunitate izaera dugu gure baloreen oinarrian, eta modu horretara lan eginez soilik lortuko dugu amesten dugun herria, amesten dugun Oiartzun”. Ametsetatik helburu zehatzetara joanez, udaleko ordezkariak adierazi du oiartzuar euskaldunak nahi dituztela, parte hartzaileak eta kritikoak, ingurumenaren zaintzaileak, aniztasunean berdin eta parekide direnak, eta auzolanean lan egiteko gaitasuna dutenak. Eta Oinherriren zeregina horretan ere zentratzen denez, egitasmoarekin guztiz bat egiten dutela.

Jarrain, goizeko hainbat irudi.

Oinherriren aurkezpen jarduerak Oiartzunen (2021-06-05)

Erlazionatutako edukia“Komunitate bat garen heinean denok izan gaitezke hezitzaile”Oiartzun herri hezitzaile izateko oinarriak finkatu dituzte
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.