[Bideoa] Prix du Jockey Club ere poltsikoratu du Ioritz Mendizabalek
Frantziako Derbia irabazi du jockey oiartzuarrak, St. Mark's Basilica hiru urteko zaldikoarekin. Azkeneko 300 metroak ikusgarriak izan dira.
Ioritz Mendizabal jockey oiartzuarrak historia egin zuen atzo. Chantillyko hipodromoan Frantziako derbia irabazi zuen, St. Mark’s Basilica hiru urteko zaldiko irlandarrarekin.
2008an eta iaz bezala, Prix du Jockey sariko 2.100 metroak azkarren egin zituen zaldikoak eta jockeyak osatutako bikoteak. Lasterketa aurrealdean egin zuen zaldiak, eta azken 300 metroetan esprint ikusgarria egin zuten.
Mendizabalek lasterketa ondoren egindako adierazpenen arabera, “sinestezina” izan zen garaipena poltsikoratzea. Bere zaldikoa lasaia izatea “abantaila” dela esan zuen oiartzuarrak.
Bigarren diru saririk handiena duen proba da Prix du Jockey.
Orain dela hiru aste, Mendizabalek eta St. Mark’s Basilicak hiru urteko zaldikoentzako Frantziako beste proba garrantzitsuena lortu zuten, Parisko Longchamp , Poule d’Essai-a. Mendizabal, 47 urterekin, sasoi betean da. Aidan O’Brien zaldikoaren entrenatzailea, berriz, pozik egoteko moduan da, baita Coolmor jabeak ere.