Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

HemenGuk, Oiartzungo labela duten produktuak

Herriko ekoizleak saretu eta haien produktuei irteera emateko HemenGuk sortu dute, udalarekin elkarlanean. Hilaren 19an azoka egingo dute.

hemenguk Ekoizleak udaleko ordezkariekin.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/06/08

HemenGuk egitasmoa aurkeztu zuten atzo arratsaldean. Oiartzungo ekoizleak saretu eta haiek sortutako produktuei irteera emateko proiektua da. Ekoizleak elkarlanean aritu dira udalarekin zein beste hainbat herritarrekin. Atzoko aurkezpen agerraldian Eneritz Arbelaitz eta Jon del Olmo zinegotziak izan ziren, ekoizleekin batera.

Bi helburu nagusirekin sortu da HemenGuk proiektua, elkarlanean, atzo azaldu zutenez: “Herriko ekoizleak ezagutzera eman, kontsumitzaileekin harremana sustatu eta herriko produktuak balioan jartzea”.

Marka identifikagarria sortu dute, HemenGuk izenekoa. Bertakoari zein bertakoei erreferentzia egiten die label berri horrek.

Azoka, hasteko

HemenGuk-ek antolatu duen lehenengo ekitaldia bertako ekoizleen azoka izango da. Hilaren 19an izango da —larunbata—, eta hogei ekoizle elkartuko dira Kontzejupean. 09:30etik 14:00etara beraien produktuak ikusi eta erosi ahal izango dira.

Postua jarriko dutenen artean, lehenengo sektoreko ekoizleak daude, baita beste artisau sortzaile batzuk ere. Salmentarako gune izateaz gain, topagune izan nahi du hilaren 19ko azokak, produktu lokalak eta bertako ekonomia suspertzeko.

Jakinarazi dutenez, HemenGuk-ek “aterki zabala” eskaini nahi die Oiartzungo ekoizleei. Horregatik, udalaren, herritarren eta ekoizleen arteko elkarlana ez da hilaren 19ra mugatuko.

Kolaborazio horrek aurrerantzean jarraituko du, bertako produktuak eta ekoizleak indartzen jarraitzeko bestelako egitasmoak ere martxan jartzeko.

Astelehenetan Killirikupen egiten den azoka txikia osatu dutela nabarmendu dute. Bertan elkartzen dira Arraztaloko saskiak, Peluzarko arrautzak, Zituene pasa, Gezamina ogia, Larremotx gazta eta Arabolaza eztia.

Ekoizleak

  • Aldako. Txakolina.
  • Arabolaza. Eztigintza.
  • Arraztalo. Barazkiak.
  • Drink mucha. Kombucha.
  • Elika. Barazkiak.
  • Gezamina. Ogia.
  • Ilargi. Egurrezko bitxiak.
  • Itsaso. Amets harrapariak.
  • Labore. Bertako produktuen denda.
  • Larremotx. Gazta.
  • Leire Dorronsoro. Bitxiak.
  • Lekungarai. Gazta.
  • Loregorri. Oihalezko konpresak eta poltsak.
  • Minak. Ogia.
  • Momotegi. Ahatekiak.
  • Pagoa. Garagardoa.
  • Papurrak. Ogia eta goxoak.
  • Peluzar. Arrautza ekologikoak.
  • Trikuharri kultur elkartea. Marrazkigintza.
  • Zituene. Pasta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.