101. saria eskuratu du Iñigo Legorburuk
Altzako Bertso Paper Lehiaketan nagusitu da. Ni ... Gutar? izeneko bertso sortarekin gailendu da errenteriarra.
Iñigo Legorburu errenteriarra Altzako Bertso Paper Lehiaketan nagusitu da. Ni … Gutar? izeneko bertso sortarekin gailendu da errenteriarra, lehiaketara aurkeztutako hamalau sortaren artean onena berea izan dela erabaki baitu epaimahaiak. Honakoa, 101. saria izan du Legorburuk, idazleak berak azaldu duenez, “otsailetik hona iraun didan blokeoa apurtuta”.
Egileak zortzi bertsoko sorta ondu du Itziarren semea doinu herrikoi eta ezagunean: “Doinu polit baina bihurria da, metrika txikian zazpi errimaz osatzen da bertso bakoitza eta ahalegin tekniko dexentekoa eskatzen du”. Pozik azaldu da emaitzarekin, eta ez da gutxiagorako, saria eman baitio.
Altzako Bizarrain Euskara Elkarteak eta Altzako Bertso Eskolak antolatzen dute lehiaketa, eta honakoa. 11. ekitaldia zuen.
Migrazio politikak, murgiltze ereduak, “euskaldun izendatzeko darabilzkigun irizpideak”, gai horiek guztiak izan ditu hizpide Legorburuk bertso sorta irabazlean.
Altzako baserrietako produktuz osaturiko saskia eta 200 euro jaso ditu Legorburuk sari.