Baratze Parkean izandako kalteei erantzuteko neurriak iragarri ditu udalak
Arramendiko erabiltzaileak arduraz jardun daitezen eskatu du udalak, eta nabarmendu du ondasun publiko nahiz pribatuak errespetatu behar direla.
Arramendi Udal Baratze Parkeko erabiltzaile diren pertsonen elkarteak salatu duenez, azkenaldian kalteak eragiten ari dira, askotan alkoholaren kontsumoarekin lotuta eta nagusiki asteburuetan. Herritar guztien esparru publikoa dela gogorarazi du udalak, eta ondare komuna errespetatu eta babestu behar dela. Horri begira, hainbat neurri hartzea aurreikusi du udalak, altzari eta bideetan kalterik gerta ez dadin. Iragarritako neurriak honakoak: Udaltzaingoaren patruilak areagotzea, Ertzaintzarekin harremanetan jarri dira eta bideen garbiketa areagotzea asteburuetan.
Arramendiko erabiltzaileak arduraz jardun daitezen eskatu du udalak, eta nabarmendu du ondasun publiko nahiz pribatuak errespetatu behar direla.