Gaur, Parketarrak egitasmoaren azken saioa
17:00etatik aurrera Goiko Plazan egingo dute ikasturteko azken saioa. 'Lezokeitan' karta jolasa erosteko aukera izango da bertan.
Lezo Herri Eskolako Euskara Talaia taldearen ekimenez, gaur egingo dute ikasturteko Parketarrak egitasmoaren laugarren eta azken saioa. Goiko Plazan dira biltzekoak (eguraldi txarrarekin Herri Eskolako patioan), familia giroan euskaraz aisiaz gozatzera.
17:00etan, 3-5 adin tartekoek eta euren gurasoek Zabu Ziburekin egingo dituzte jarduerak. Ondoren, 18:00etan, 6-9 adin tartekoen eta haien senideen txanda, Txirrintxonekin.
Era berean, Lezokeitan karta jolasa erosteko aukera izango da jarduera bitartean.