LGTBI Mahaiak elkarretaratzera deitu du Basauriko eraso homofoboa salatzeko
Herriko plazan izango da elkarretaratzea bihar 19:00etan.
Errenteriako LGTBI Mahaiak elkarretaratzera deitu du bihar Herriko Plazan. Basauriko 23 urteko gazte bat bortitz jipoitu dutela salatuko dute. Erasotzaileek, hamahiru gazte, konorterik gabe utzi zuten basauriarra larunbat goizaldean, kolpe handiak eman ondoren, bereziki, buruan eta aurpegian.
Eraso homofobo bortitza salatzera deitu dituzte herritar guztiak. Hitzordua, bihar 19:00etan egin dute.