Odola emateko saioa egingo dute datorren asteazkenean Antxon
Barrutiko kultur etxean izango dute topaketa odol emaileek hilaren 16ean. Joan den urtean eman beharreko diploma eta dominak banatuko dizkiete ohiko boluntarioei.
Datorren asteazkenean, hilak 16, odola emateko saioa egingo dute Pasai Antxoko kultur etxean, 16:30ean hasi eta 20:10ak arte, gutxi gorabehera. Topaketan bertan, 2020an eman beharreko diploma eta dominak banatuko dizkiete 25, 40 , 50 eta 75 aldiz odola eman duten boluntarioei.
Joan den hilabeteko saioan 39 poltsa jaso zituzten, horietako bi emaile berrienak izanik; antolatzaileek gogora ekarri dute boluntario berriak beharrezkoak izaten direla izaten diren bajak ordezkatzeko. Jendea ez pilatzeko ordua emango zaie ohiko odol emaileei.