Udaleku irekiei buruzko guraso bilerak bihar izango dira
Ostiral arratsaldean emango dituzte aurtengo udaleku irekiei buruzko azalpenak. Haurren mailen arabera banatuko dituzte guraso taldeak.
![udaleku irekiak bilera 2021](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/06/dsc0023-1.jpg)
Uztaileko udaleko irekiei buruzko bilera egingo dute bihar arratsaldean —ostirala, hilak 11—. Udaletxeko pleno aretoan izango dira bilera horiek, haurren mailen arabera banatuta. Adin ezberdineko seme-alabak dituztenei haur gazteenaren bilerara joateko eskatu diete. Honakoak dira ordutegiak.
- 16:30ean: HH3, HH4 eta LH6ko gurasoak.
- 17:15ean: HH 5 eta LH3ko gurasoak.
- 18:00ean: LH1 eta LH5eko gurasoak.
- 18:45ean: LH2 eta LH4ko gurasoak.