Urkabe mendiko hesia hautsi dutela salatu du udalak
"Oiartzuar guztienak" diren eremuak kaltetzea inori mesederik egiten ez diotela adierazi dute, "tristura eta penaz". Hausnarketa eskatu dute.
Oiartzungo Udalak adierazi duenez, Urkabe mendiko egurrezko hesian, gurutzea dagoen zelaia inguratzen duena, txikizioak egin dituzte.
Udalak, Twitter bidez, gertaera salatu du, eta “tristura eta kezka” adierazi. “Oiartzuar guztionak diren eremuak kaltetzeak ez dio inori onurarik egiten”, esan dute.
Jarrera horren inguruan “hausnartu eta arduraz jokatzeko” eskatu du udal erakundeak.