COVID positiboen beherakada nabarmena Oarsoaldean

Oiartzun eremu gorritik atera da azken aste honetako datuekin; asteazkenean pasa zen eremu laranjara.

Azken astean nabarmen egin du behera COVID-19 positiboen kopuruak Oarsoaldean. Hala erakusten dute gaur Osasun Sailak zabaldu dituen datuak. Astelehenetik ostegunera, 22 positibo zenbatu dituzte lau herrietan, zortzina Errenteria-Orereta eta Pasaian, 4 Oiartzunen eta bi Lezon. Berri ona ere, Oiartzun eremu gorritik atera dela azken aste honetako datuekin; asteazkenean pasa zen eremu laranjara.

Jarraian, atzoko datuekin, herrietako tasa eguneratuak eta aste honetako positiboen bilakaera.

  • Errenteria-Orereta. Tasa: 214,09 (joan den asteko ostegunean 291koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 4-4-3-1.
  • Pasaia. Tasa: 221,27 (joan den asteko ostegunean 304koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna):0-4-2-2.
  • Oiartzun. Tasa: 356,83  (joan den asteko ostegunean 443koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna):2-1-1-0.
  • Lezo. Tasa:  164,47 (joan den asteko ostegunean 131ekoa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna):0-1-1-0.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.