Herriarteko finalerako bidea Alegiatik pasatzen da
Oiartzungo pilotariek bihar goizean jokatuko dituzte finalerdietako hiru partidak, etxetik kanpo. Bueltakoak Madalensoron izango dira.
Oiartzungo pilotariek Gipuzkoako Herriarteko Txapelketarako finalerako txartela bilatuko dute bihar goizean. Alegiaren kontra jokatuko dituzte joaneko hiru norgehiagokak. Partidak Elorri pilotalekuan izango dira, 10:45ean hasita.
Oiarpeko pilotariek beste bederatzi partida jokatuko dituzte, horietako lau Madalensoron. Atzo arratsaldean partida bat jokatu zuten, trinketekoa. Oihan Etxeberriak 15-30 galdu zuen Lagun Onak taldeko ordezkariaren kontra.