Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

60 ekitaldiko karga birikoarekin dator aurtengo Kulturabirusa

Herrian ohiko festarik ez da egongo, eta horren ordez egitarau betea antolatu dute herriko eragileek. Gaur aurkeztu dute bi hilabete ingururako programazioa.

kulturabirusa 2021 oiartzun Kulturabirusa aurkeztu dute gaur goizean Arizmendienean.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2021/06/11

Aurten, iaz bezala, ez da festarik egingo Oiartzunen, ez auzoetan ezta xanistebanak ere. Horren ordez, herriko eragileek egitarau indartsua antolatu dute udako hilabeteetarako. Gaur bertan hasiko da, Oidultz dultzainero taldeak egingo duen kalejirarekin.

Aurkezpen ekitaldian, Iosune Cousillas Kultura zinegotziak antolakuntzan ibili edota parte hartuko dutenei eskerrak eman dizkie, egindako ahaleginagatik. “Aurten ez da festarik egingo, baina horren ordez egitarau betea izango da. Garrantzitsua da zuekin batera elkarlanean antolatzea, gure herriko dinamikan parte hartzen duzuelako”, esan die zinegotziak.

60 ekitaldiko programazioa osatu dute, adin tarte guztiak kontuan hartuz. Ez da irizpide bakarra izan; Cousillasek zerrendatu ditu: “Euskalduna izatea; inklusiboa; feminista; animaliarik ez erabiltzea; kultur aniztasuna bultzatzea; auzoetara iristea; iraunkorra izatea ingurumena zaintzen; eta kontsumismo hutsetik harago joatea”.

“Eraso sexistarik gabeko jendarte eta uda atsegin bat” opatu dute Kulturabirusa mamitu dutenek.

Gonbidapenak, turismo bulegoan

Antolatutako ekitaldi guztiak doan izango dira, baina guztiek izango dute toki mugatua. Egingo den ekitaldiaren arabera, edukiera ezberdina izango da. Horregatik, antolatzaileek eskatu dute etxera iritsiko den esku orria arretaz ikusteko. Edukiera, tokia —eguraldi onarekin edota txarrarekin—, parte irekia zein gonbidapenen beharra azaltzen ditu.

Jarduera batzuekin gozatzeko, beharrezkoa izango da sarrerak aldez aurretik eskuratzea. Oiartzungo Turismo Bulegoak kudeatuko ditu gonbidapenak. Ekaineko gonbidapenak telefonoz 943 49 45 21 telefono zenbakira deituta edo e-posta bidez idatzita eskura daitezke.

Uztailaren 1etik aurrera, berriz, turismo bulegoan bertan lortu ahal izango dira. Tokiz aldatuko dute: Arizmendienean egongo da uda honetatik aurrera. Astelehenetik igandera bitarteko ordutegia izango du: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Eragileen zerrenda

Cousillasek, banan-banan, aipatu ditu 2021eko Kulturabirusa osatzen parte hartu duten eragile eta norbanakoak, eta berriro eskerrak eman dizkie. Honakoak dira: Abaraxka ludoteka; AIA; artista plastikoak; artisauak; Auntxa trikitixa eskola; Azmarrin; Biyurrienea; Elizaldeko Guraso Elkartea; gazte sortzaileak; Harri Beltza; Haurtzaro Ikastola; HELTA; HemenGuk; Hitzen Lihoa; Ibargain Musika Eskola; Kantugiltza; Lartaun abesbatza; Lartaungo txistulariak; Metrokoadroka; Mirokutana; Oiartzungo Antzerkizale Elkartea; Oiartzungo Bertso Eskola; Oiartzungo Feministen Asanblada; Oidultz; Soinuenea; Zinegileak eta norbanakoak.

Egitaraua (Oiartzungo Udalak ISSUUra igo du)

Ekaina

  • Hilak 11, ostirala: Oidultz dultzaina taldearen kalebuelta (Ergoienen, 20:00).
  • Hilak 18, ostirala:
    • Bertso jaialdia: Onintza Enbeita, Josu Ibarguren, Maialen Lujanbio eta Julio Soto. Gai-jartzailea: Ander Lizarralde (19:00etan, Arizmendienean).
    • Benjamin, Alebin eta Infantil mailentzako pilota saio irekietan izen-ematea (herriko pilotalekuetan, 17:00-19:00).
  • Ekainak 19, larunbata: HemenGuk azoka (Kontzejupean, 09:30-14:00).
  • Ekainak 20, igandea: Kantugiltza: Olatz Salvador (Arizmendi-enean, 19:00).
  • Ekainak 21, astelehena: Oidultz dultzaina taldearen kalebuelta (Altzibarren, 20:00).
  • Ekainak 22, asteartea: Hitzaldia: Altsasu kasua gaur egun (udaletxeko areto nagusian, 19:00).
  • Ekainak 23, asteazkena: Ezkilak (21:00).
  • Ekainak 24, osteguna: Haurrentzako antzerkia: Mari, Meri eta Leri (Haurtzaro Ikastolako anfiteatroan, 18:00).
  • Ekainak 25, ostirala: Gitarra saioa eta HELTAren erakusketa (Arizmendi-enean, 18:00).
  • Ekainak 26, larunbata: Herri Musika kontzertua: Xoacu -Asturias- (Arizmendi-enean, 11:30ean haurrak eta 19:00etan helduak).
  • Ekainak 29, asteartea: Hitzaldia: Mendian hil, hirian hil (Haurtzaro Ikastolako jantokian, 19:00).
  • Ekainean eta uztailean: Paddle txapelketa.

Uztaila

  • Uztailak 1, osteguna:
    • Ilunabar filosofikoa: Egin daiteke umorerik? (Arizmendi-enean, 19:00).
    • Garagardo artisau tailerra: Otsaihen (Haurtzaro ikastolako jantokian, 19:00).
  • Uztailak 2, ostirala: Non dago Mikel? zine-emanaldia eta hitzaldia (Elizalde Herri Eskolako pilotalekuan, 19:30).
  • Uztailak 3, larunbata:
    • Sorondora igoera (Kalexa plazatik -Ugaldetxo-, 10:00).
    • Poesia Eguna (BMX gunetik -Ugaldetxo-, 11:00).
    • Arizmendi-enearen irekiera ekitaldia (Arizmendi-enean, 18:00).
    • Ane, Irati eta Joxe Leonen kontzertua (Arizmendi-enean, 19:30).
  • Uztailaren 5etik 30era: Iya zein den oiartzunharrogo lehiaketa (Biyurrinearen sare sozialetan).
  • Uztailak 6, asteartea:
    • Hitzaldia: Ekonomia zirkularra (Haurtzaro Ikastolako jantokian, 19:00).
    • Tailerra: Ipuinak nola kontatu (Karaez kalea 4, 18:00).
  • Uztailak 8, osteguna:
    • Gure aluak dekolonizatzen saioa (Manuel Lekuona bibliotekan, 17:00).
    • Piztu emakumeon energia emanaldia haurrentzat (Haurtzaro Ikastolako anfiteatroan, 19:00).
  • Uztailak 9, ostirala:
    • Mosaiko-mural tailerra emakumeentzat (Beheko plazako labaderoan, 17:30).
    • Tobera-p!!! rap eta herri musika gazteentzat (Elizalde Herri Eskolako pilotalekuan, 19:00).
  • Uztailak 10, larunbata:
    • Ahalduntze antzerki tailerra (Iturriozko dorretxean, 10:00-14:00).
    • Ipuin maratoia (Arizmendi-enean, 19:00).
    • Saskibaloi txapelketa (Haurtzaro Ikastolan).
  • Uztailak 13, asteartea: Hitzaldia: Elikadura osasuntsua (Haurtzaro Ikastolako jantokian, 19:00).
  • Uztailak 15, osteguna:
    • Tatuatze erakusketa (Kontzejupean-, 11:00).
    • Tatuatze tailerra (Haurtzaro Ikastolako jantokian, 17:00).
  • Uztailak 16, ostirala:
    • Mosaiko-mural tailerra emakumeentzat (Beheko plazako labaderoan, 10:00).
    • HiruBinaka. Herriko sortzaileen emanaldiak (plaza inguruan, 19:00):
      • Lohizune Telletxea eta Luix Mitxelena
      • Alaia Belaunzaran eta Udane Eskudero
      • Karen Muñoz eta Alain Mendizabal “Txilly”
  • Uztailak 17, larunbata:
    • Tailerra: Dantza afrikarra emakumeentzat (Auzokalte elkartean -Ergoien-, 11:00-13:00).
    • Orainmenean: Amaia Agirre Arrastoa, Oihana Iguaran Barandiaran, Amaia Iturriotz Etxaniz eta Alaia Martin Etxebeste (Arizmendi-enean, 18:30).
    • Lartaun abesbatzaren kontzertua (Arizmendi-enean, 22:00).
  • Uztailak 20, asteartea:
    • Mosaiko-mural tailerra emakumeentzat (Beheko plazako labaderoan, 17:30).
    • Hitzaldia: Palestina eta ekialde hurbila (Udaletxeko areto nagusian, 19:00).
  • Uztailak 23, ostirala:
    • Zine-emanaldia haurrentzat: Lur eta Amets (Elizalde Herri Eskolako pilotalekuan, 18:00).
    • Oidultz dultzaina taldearen kalebuelta (Iturriotzen, 20:00).
    • Zine-emanaldia: Caminho longue (Elizalde Herri Eskolako pilotalekuan, 21:30).
  • Uztailak 24, larunbata:
    • Margoketa eguna umeentzat (Herrian zehar, 11:00-13:00).
    • Margo erakusketa (Elizalde Herri Eskolako pilotalekuan, 13:00-14:00).
    • Txanbela otxotea (San Esteban elizan, 19:00).
  • Uztailak 27, asteartea:
    • Hitzaldia (udaletxeko areto nagusian, 19:00).
    • Zine-emanaldia: Caminho longue (Elizalde Herri Eskolako pilotalekuan, 21:30).
  • Uztailak 30, ostirala:
    • HiruBinaka. Herriko sortzaileen emanaldiak (plaza inguruan, 19:00):
      • Oreka TX eta Myriam Perez Cazabon.
      • Malen Elizasu eta Xabier Belaunzaran.
      • Idoia Beratarbide eta Maria Mendizabal
  • Uztailak 31, larunbata:
    • Gazte sortzaileen emanaldiak eta, herriko artegile eta artisauen azoka (Eliza atarian, 11:00-14:00 eta 16:30-19:00).
    • Ezkilak (11:30).
    • Oiartzun 2021 urtekariaren eta Mugarriren aurkezpena (Arizmendi-enean, 18:00).
    • Harri Beltzaren kontzertua (eliza atarian, 19:30).
  • Uztaileko astearte eta ostegunetan (1, 6, 8, 13, 15, 20, 22, 27 eta 29): Pilota saio irekiak Benjamin, Alebin eta Infantil mailentzako (herriko pilotalekuetan, 17:00-19:00).

Abuztua

  • Abuztuak 1, igandea: Arozenatarren ttunttuna: Juanitori (Arizmendi-enean, 19:00).
  • Abuztuak 3, asteartea:
    • Lartaun txistularien diana (Elizalde auzoan, 09:00).
    • Ezkilak (10:30).
    • Musikarien kalejirak (auzoetan, 11:00).
  • Abuztuak 4, asteazkena: Orientazio tailerra emakumeentzat (Doneztebe plazatik, 10:00-14:00).
  • Abuztuak 15, igandea:
    • Ezkilak (11:00).
    • Oidultz dultzaina taldearen kalebuelta (Karrikan, 20:00).
    • Uda osoan: Hiltzaile kluba (Biyurrienearen sare sozialetan).

Erakusketak

  • Puskak biltzen. Oiartzungo artista plastikoan erakusketa eta bisita gidatuak (Arizmendi-enean, uztailaren 3tik 30era).
  • Burgoseko prozesua. Frankismoari epaiketa (udaletxeko areto nagusian, uztailaren 7tik 18ra).
  • Putzu haundira. Musaiko moralaren eraikuntza (Beheko Plazako labaderoan, uztailean zehar).
  • Xabier Leteren omenezko mural margoketa (Mendiburu kalean, uztailean zehar).
  • Linas Kortaren argazki erakusketa (herriko txokoetan).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.