Asteburu osoan, COVID-19agatik bederatzi positibo Oarsoaldeko lau herrietan
Aspaldiko daturik baxuenak jaso dira Oarsoaldean ostiraletik igandera. Horren ondorioz, herrietako tasek ere nabarmen egin dute beherantz.
Asteburu osoan, hilaren 11tik 13ra, Oarsoaldea osoan koronabirusagatik atzeman diren positiboak bederatzi izan dira orotara, aspaldiko zenbakirik txikiena. Aurreko asteburuan (hilaren 4tik 6ra), adibidez, hemeretzi izan ziren atzemandako kutsatuak. Positibo horiek Errenteria-Oreretan (lau), Pasaian (lau) eta Oiartzunen (bat) jaso dira. Horren ondorioz, eta hilaren 6ko igandearekin alderatuta, 100.000 biztanleko tasek nabarmen egin dute beherantz.
Jarraian, Oarsoaldeko herrietako tasak, eta asteburuko (ostirala-larunbata-igandea) kutsatuak.
- Errenteria-Orereta. Tasa: 169 (hilaren 6ko igandean 278koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 2-0-2.
- Pasaia. Tasa: 185 (hilaren 6ko igandean 287koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 2-1-1.
- Oiartzun. Tasa: 221 (hilaren 6ko igandean 405ekoa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 0-0-1.
- Lezo. Tasa: 148 (hilaren 6ko igandean 148koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 0-0-0.