2021/6/14

euskara sarera

'Euskara sarera', sare sozialetako hizkuntza ohiturei buruz kontzientziatzeko

Udalak, UEMAk eta PuntuEus Fundazioak kanpaina jarri dute martxan, bideoekin. Mundu oso erdaldunean euskaraz ari daitekeela erakutsi nahi dute.

esteban muruetagoiena

Webinarra antolatu dute, Esteban Muruetagoienaren auzia argitze aldera

Oiartzungo medikua zenaren alaba Tamarak, Clara Ponsati eta Pernando Barrena europarlamentariek, Jonathan Martinez kazetariak eta Paco Etxeberriak hartuko dute parte.

poesia eguna oiartzun

Uztailaren 3ko Poesia Egunean parte hartzeko irakurle bila ari dira

Ura izango da Poesia Egunaren ardatza. Hiru gunetan banatuko dute, bidegorrian: irakurraldi irekiduna; herriko poetena eta kanpoko gonbidatuena.

San Pedroko babes ofizialeko etxebizitzak zozkatzeko oinarriak onartu dituzte

Guztira 39 etxebizitza eraikiko dituzte, eta izen ematea lurralde historikoko aldizkarian oinarriak argitaratzerakoan ahalko da egin.

alegia oiartzun herriartekoa

Oiartzuarrek oin eta hiru laurden dute Herriarteko finalean

Alegian jokatu dituzte joaneko hiru partidak, guztiak irabazita. Emaitza oso onak lortu dituzte, 45 puntuko aldea eskuratu baitute.

Ostalaritza mahaia sortu dute sektorea berpizteko asmoz

Pandemian zehar ostalaritza sektoreari eragindako neurriak aztertzeko mahaia sortu dute. Udalak eta Laurak Bat elkarteko kideek, eta barruti bakoitzeko ostalari batek osatuko dute elkargunea.

Sorgin gauak hartu du Gaztaño.

Jairik ez Gaztañon; kamiseta bai, ordea

ostiral honetan hitzaldi zikloen barruan beste hitzordu bat antolatu du Gaztañoko Auzo elkarteak

Tenerifeko hilketa matxistak salatzeko elkartu dira

Minutuko isilunea egin dute udaletxearen aurrean hainbat udal hautetsik eta langilek, EUDELek egindako deialdiari jarraiki.

odol ematea oiartzun 2021 ekaina

Oiartzunen odol emateko deia egin dute bihar arratsalderako

Oiartzungo odol emaileek bihar izango dute odola behar dutenak laguntzeko aukera, bibliotekan. Hitzordua hartu beharko dute, pilaketak saihesteko.

gexa ccoo

CCOOk lan istripuan hildako langilearen heriotza deitoratu du

Lanbarren industriagunean elkarretaratzea egin dute gaur goizean, Gexa enpresako langilearen heriotza salatzeko. Gertukoei elkartasuna adierazi diete.

oiartzun itaroa

Garaipen erosoa, Lehen Nazional Mailan jarraipena berresteko

Oiartzungo neskek Itaroa Uharte taldearen kontra garaipen polita lortu dute, maila berresteko. Areto futboleko derbian, Miren Taberna nagusi.

Asteburu osoan, COVID-19agatik bederatzi positibo Oarsoaldeko lau herrietan

Aspaldiko daturik baxuenak jaso dira Oarsoaldean ostiraletik igandera. Horren ondorioz, herrietako tasek ere nabarmen egin dute beherantz.

"Emanaldi bakoitza bizipen bat izan da" Pasaiako Dantza Festibalak balorazioa egin du

Hirugarren edizio honetan eguraldia lagun izan dute, eta oso pozik daudela esan dute festibalaren lan taldekideek.

lan istripua gexa

Lan istripuan hildako garraiolarien heriotza salatzeko, elkarretaratzea

Lanbarren industrialdeko biribilgunean elkartuko dira, asteazken goizean, Euskal Herriko gehiengo sindikalak deituta. Gexa garraio enpresan egiten zuen lan.

Basoak hurbilagotik ezagutu dituzte ikasleek

Basoak lehen eskutik ezagutu, eta hausnarketa eginda konpromisoak eta proposamenak zehaztu dituzte Errenteria-Oreretako zazpi ikastetxeetako ikasleek Eskolako Agenda 30en barruan.

Gehiago