Aranetak eta Rodriguezek maila erakutsi zuten Kantabriako txapelketan
Laugarren eta seigarren postua irabazi zuten Pasaia Kayakeko gazteek.
Larunbatean jokatu zen Santanderren itsas kayakeko maila handieneko Kantabriako txapelketa irekia. Euskal Herriko eta Espainia osoko lehen mailako palistak lehiatu ziren, baita kirolari internazionalak ere.
Guztira 8,5 kilometroko ibilbidea osatu zuten Aritz Araneta eta Lander Rodriguez sanpedrotarrek. Beraien kalterako ez zuten aldeko izan haize olaturik, eta honek proba gogortu egin zien.
Norabide aldaketa egin aurretik Alvaro Fiuza palista internazional eta hiru aldiz munduko txapelduna izandakoaren atzetik joan zen Araneta, baina Fiuzak aldea areagotu eta haren atzetik beste hiru palista jarri ziren, ondoren pasaitarra egonkortu zen.
Aranetak barruko tarterik bareenean ezin izan zuen aurreratu, 20 segundoko tarteagatik bigarrenari eta 15 segundoko aldeagatik hirugarrenari. 35 minutu eta 10 segundoko denbora egin zuen Aranetak eta laugarren izan zen txapelketako sailkapen irekian.
Rodriguez atzerago joan zen Kantabriako txapelduna gainditu nahian. Seigarren postuari gogor eutsi zion, eta esprintean 2 segundoko tartea atera zion Rincon kantabriarrari, eta Ribadesellako Capin internazional gazteari 7 segundoko aldea atera zion.
Oarsoaldeko taldea pozik agertu da sanpedrotarrek erakutsi duten mailarekin. Hurrengo hitzordua Euskadiko Kopa izango da uztailaren 18an.