Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

Bi urteko agintaldiaren balantze "oso positiboa" egin du udal gobernuak

Hirigintzaz, pandemian egindako kudeaketaz edota euskaraz hitz egin dute udal gobernuko ordezkariek. Bi alderdiek elkar egindako gobernu akordioarekin eroso agertu dira udal ordezkariak.

Bi urteko legegintzaldiaren balantzea egin du udal gobernuak.
Alaine Aranburu Etxegoien
Pasaia
2021/06/15

Agintaldi erdia igaro den honetan, Pasaiako udal gobernuak balorazioa egin du. Ez dute balorazio bateratua egin, alderdi bakoitzak bere aldetik (PSE-EEk eta EAJk) hitz egin du prentsaurreko bakarrean. Biek ala biek balantzea “oso positiboa” izan dela uste dute.

Izaskun Gomez alkateak hartu du lehen hitza, eta hasteko, elkartasuna adierazi die COVID-19ak eragindako gaixotasunaren eraginak jasan dituzten pasaitar guztiei. Krisi egoera honetan “batasuna eta elkarlana” inoiz baino gehiago behar direla nabarmendu du Gomezek, bere esanetan “konfrontazio eta banaketek ez dituzte arazoak konpontzen laguntzen”.

Ondoren, bi alderdien akordioaz alkateak esan du oreka lortzeko ezinbestekoa izan dela EAJ eta PSE-EEren udal gobernua, “Pasaia geldi ez dadin eta aurrera segi dezan”. Nahikari Otermin EAJren bozeramaileak bat egin du Gomezekin, eta udal gobernuaren kudeaketari esker hainbat proiektu aurrera eraman dituztela azaldu du.

Akordioak lortzerako garaian Elkarrekin Ahal Duguk eduki duen gaitasuna eskertu du alkateak, bai aurrekontuengatik eta baita merkataritza biziberritzeko planagatik. Bestalde, EH Bilduri “egoera hau amaitzean ea non zeuden” galdetu beharko zaiela dio. 

Hiru multzotan zatitu ditu Gomezek bi urte hauetan egindako jarduerak:

  • Pandemiak eta Covid-19k eragindako krisiaren aurkako talka plana.
  • HAPOa
  • Udalaren gizarte iniziatibak.

20 milioi euroko aurrekontua onartu izana nabarmendu du sozialistak. Oinarrizko zerbitzu publikoetarako eta gizarte laguntzetara bideratu dute aurrekontuen bi herenak. “Argi eta garbi gizarteari zuzendutako laguntzak izan dira” azaldu du alkateak.

MIPB Plana (Merkataritza eta ostalaritza suspertzeko plana) martxan jarri izanaz Gomezek azaldu du “herriko ekonomia hobetze aldera” sortu dutela.

Hirigintzaz alkateak aipatu du, besteak beste, Ondartxoko magalak konpondu dituztela beraien eskumena izan gabe, “konponbidea erraztu dugu”. Oterminek gaineratu du konponketa hauek aurrera eraman ahal izateko diru laguntza lortu dutela ere.

San Pedron eta Donibanen Eskubidean planaren baitan, haurrek eta nerabeek diseinatutako bi parke sortu dituztela ere gogoratu du sozialistak.

HAPOa abian jarri dutela eta “zer nolako Pasaia” izango dugun jakingo dugula nabarmendu dute PSE-EEk eta EAJk.

Osasun segurtasun neurriak baretzen ari direla uste du Gomezek, eta hortaz, laster kultur ospakizunez disfrutatu ahalko dela azaldu du, pasa den asteburuan Pasaiako Dantza Festibalarekin ahal izan zen bezala. Aurreratu du, datorren urtean Pasaia Itsas Festibala egingo dela.

Oterminek euskarari ere eman dio ahotsa balorazioan, esanez Hizkuntza eta generoa izeneko bide berri bat irekitzen ari direla. Gazteen euskararen erabilera neurtu dutela eta hausnarketa egiten dabiltzala zehaztu du.

Berdintasunari buruz ere mintzatu da bozeramaile jeltzalea, eta COVID-19 eta Emakumeak liburuxka sortu zuela oroitarazi du: “Emakumeen bizipenak eta beldurrak azaldu ditugu”.

Iazko udaran udaleku irekiak egin izanaz bozeramaile jeltzaleak uste du bete-betean asmatu zutela “hainbat herriek haurrentzako udalekuak bertan behera uztea erabaki zuten”.

Alkateak agerraldia amaitu du esanez Pasaiaren proiektu estrategikoek aurrera darraitela, urte hasieratik bultzada handia jaso dutelako eta Topoko tren geltokiaren lurperatzea eta Adinberri jarri ditu eredu gisa.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.