Garraio publikorako Espainiako Gobernuak laguntza eman duelako, PSE-EE pozik
Errenteria-Oreretako garraio publikorako 161.238 euro bideratu ditu Espainiako Gobernuak PSE-EEk azaldu duenez
Errenteria-Oreretako garraio publikorako 161.238 euro bideratu ditu Espainiako Gobernuak PSE-EEk azaldu duenez. Pozik azaldu da alderdi sozialista laguntza horrekin, “COVID-19aren testuinguruan ezarritako mugikortasun murrizketek, txartel salmentaren beherakada eta garraio publikoaren erabileraren jaitsiera nabarmena eragin zuten. Laguntza honekin aurre egin ahalko zaio horri”.
ESpainiako Gobernuaren Garraio Ministerioak eman duela laguntza hori azaldu du alderdi sozialistak eta gaineratu ministerio horren laguntzen zerrendan aurreikusia dagoela Lurraldebusi ia 14 milioi euro bideratzea”.
Isaac Palencia PSE-EEren bozeramailearen ustez, garrantzitsua da garraio publikoa indartu eta sutatzeko instituzioek neurriak hartzea.