2021/6/16

tamara muruetagoiena

Muruetagoiena: "Ate guztiak joko ditut egia, justizia eta erreparazioa lortzeko"

Esteban Muruetagoiena kasua Europako Parlamentura eraman dute. Medikua zenaren alabak, Francisco Etxeberriak eta Jonathan Martinezek hartu dute parte.

EH Bildu: "Udal idazkariari 12,997,60 euroko soldata gehigarria jarri dio udal gobernuak"

Soldata gehigarri hori San Markos Mankomunitatean lan egiteagatik jasotzen zuen, baina udal gobernuak erabaki du bere gain hartzea soldata gehigarri hori.

gexa ela

Gehiengo sindikalak lan istripuan hildako garraiolari gogoratu du

Gexa enpresako 47 urteko langileak Orozkon izan zuen lan istripua, eta hiru egunera hil zen. Lanbarrengo biribilgunean egin dute elkarretaratzea.

argindarraren faktura

Argindarraren faktura berriari buruzko online saioa, datorren asteazkenean

Aldundiak eta Oiartzungo Udalak elkarrekin antolatu dute online saioa. Fakturari buruzko oinarrizko azalpenak ematea da.

Donibanen elkarbizitza eta garbitasuna bermatzeko neurriak proposatu ditu EH Bilduk

Koalizioaren ustez, iazko udaran udalak ez zuen jakin herritarren elkarbizitza kexei erantzuten. Udal zerbitzu publikoen kalitatea hobetzeko hainbat proposamen egin dituzte.

Ziberburujabetzaren bidean lehen urratsa egin dute, eta atzeraezina da

Manifestua plazaratu duten eragileen ustetan beharrezkoa da kapitalismo digitalaren alternatiba egon badagoela  edo sortu eta eraiki daitekeela erdigunean jartzea.

Atzoko datua: COVID-19agatik kutsaturik ez Oarsoaldean

Lezo transmisio baxuko eremu berdean sartu da, tasa 49koa duelako. Oiartzun, Pasaia eta Errenteria-Orereta 100dik jaisteko bidean dira.

jon otegi

Jon Otegi txukun ari da Euskal Herriko XII. Bakarkako Sega Ligan

Segalari oiartzuarra hirugarren izan da lehenengo saioan, eta laugarren bigarrenean. Sailkapen orokorreko hirugarren postuan dago.

AHTaren "baimenik gabeko zundaketak" salatu dituzte

Oarsoaldeko AHTrik Ez taldeak protesta ekintza egin zuen atzo, Oiartzungo Mendigain eremuan zundaketak egiten ari direlako.

San Joan kontzertua txistu doinuekin

Udal Txistulari taldea Errenteria Musikaleko Dantza ikasleekin batera arituko da.

Manchester Txikiaren gaineko monografikoa berrargitaratu du udalak

Lekuona Fabrikan banatuko dute liburua hilaren 21etik aurrera 09:00etatik 20:00etara, eta udaletxean, 08:00etatik 13:30era, astelehenetik ostiralera argitaratu diren 400 aleak agortu arte.

Antzerki eskolan aurrematrikulatzeko epea zabalik dago

2021-2022 ikasturtean izena emateko epea zabalik dago, hilaren 30era arte. Gaztetxo zein helduei zuzendutako ikastaroetan egin daiteke aurrematrikula.

Espazio publikoan nola sentitzen diren azaleratu du Anunciata ikastetxeko neska talde batek

Herritik jarri dituzten kartel batzuen bidez, "inguru konprometitua, ahaldundutako gazteak" komunikazio kanpaina egin dute. Neska taldeak herritarrak kontzientziatu nahi izan ditu, adi egon daitezen komunitate gisa.

'Antroan intro', sarrerarik gabe

Orratx! Antzerki Taldeak larunbatean eta igandean sortu duen azken antzezlanaren estreinaldia egingo du herrian. Ez dago sarrerarik.

elizalde el watan

Elizaldeko LH6koek El Watani bideratu diote azoka solidarioan bildutakoa

Maiatzaren 21ean azoka solidarioa egin zuten Oiartzungo plazan. 405 euro lortu zituzten, eta El Watani eman dizkiote. Ur bidoiak erosiko dituzte.

IRITZI EMAILEAK. AINHOA SALABERRIA GARMENDIA. LEZO.

Txirbillari tiraka

Garraio publikorako Espainiako Gobernuak laguntza eman duelako, PSE-EE pozik

Errenteria-Oreretako garraio publikorako 161.238 euro bideratu ditu Espainiako Gobernuak PSE-EEk azaldu duenez

Ibil Bedi talde nafarra, igandean Antxon

Antxoko Topaguneak antolatutako kontzertua igandeko 18:00etan hasiko da, Ibaiondon da. Tokiaren erreserba egin behar da aldez aurretik.

Gehiago