Argindarraren faktura berriari buruzko online saioa, datorren asteazkenean

Aldundiak eta Oiartzungo Udalak elkarrekin antolatu dute online saioa. Fakturari buruzko oinarrizko azalpenak ematea da.

Pasa den ekainaren 1etik, argindarraren faktura berria indarrean dago. Zein berritasun dakartzan azaltzeko asmoz, online saio bat egingo dute hilaren 23an, 18:00etan hasita. Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak antolatu dute, elkarlanean.

Tailerra herritarrei irekitako leihatila baten modukoa izango dela ziurtatu dute. Horrela, zalantzak eta galderak helarazi ditzaketela jakinarazi dute, hizlariak momentuan erantzuteko.

“Izan ere”, adierazi dute saioaren antolatzaileek, “elektrizitatearen erabilerarik intentsiboenak kontsumo handiko orduetatik at egitea bultzatzeko, eta sistema elektrikoa gehiago orekatzeko, jada indarrean den prezioen sistema berriak ordu tarteetan oinarritutako prezioak dakartza, bai eta bi potentzia desberdin kontratatzeko aukera ere”.

Izen ematea, aurretik

Hilaren 23ko tailer horretan parte hartu nahi duten herritarrek aurretik eman behar dute izena. Saiorako sarbidea eman behar dute antolatzaileek. Modu hauetan apuntatu daiteke:

Jakinarazi dutenez, Internetera sarrera izatearekin nahikoa da, ez da programarik deskargatu behar saioa jarraitzeko. Saioa euskaraz izango da baina aldibereko interprete zerbitzua edukiko du, horrela nahi duenak gazteleraz azalpenak entzun eta galderak egiteko.

Saioak irauten duen bitartean sortzen diren kezka edo zalantzak txat bidez helarazi beharko dira. Denak erantzuteko denborarik ez balego, posta elektroniko bidez jasoko dute erantzuna.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.