Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra
IRITZI EMAILEAK. AINHOA SALABERRIA GARMENDIA. LEZO.

Txirbillari tiraka

Ainhoa Salaberria Garmendia
Lezo
2021/06/16

Sociedad Recreativa Gure Borda elkartea 1924an sortutako aisialdi talde festazale abertzalea izan zen, eta herrian bertan antolatu zituzten ekintzek ederki asko asetzen zuten herritar xehearen aisialdi premia: musika bandak, arraunketa desafioek eta pilota partidek, besteak beste. Azken horiek orduko Indio-Enea ostatuaren (egungo Aizpearen) atzealdeko frontoia izan ohi zuten jokaleku.

Aipatutakoa, ordea, ez zen herriko aisialdi talde bakarra, urte berean Alaitasuna elkartea ere sortu baitzen. Gure Bordaren parean zuen egoitza, Manuelenean (egungo Mariya-Enean), eta elkarren parean egote hori ez omen zen kokapen fisiko soila. Desberdinak ziren bi elkarteetako kideak, izaeran eta portaeran. Pentsatzekoa da ideologia kontuetan egiten zutela talka. Gure Bordaren kontrara, Alaitasuna elkartea elizkoia izanik, haien ekitaldietan meza programatzen zuten.

Bazegoen hirugarren elkarte bat ere: Bixi-Bixi. Izaeraz parrandazaleak, ez dago haien joera ideologikoa argi: batzuen arabera, taldea abertzalea zen orobat; beste hainbaten arabera, ez zen soilik abertzalez osatutakoa. Gazte kuadrilla bat zen, finean, aisialdia desafioak egitera mugatzen zutena.

Gerra piztu atarian, 1936an, beste elkarte bat sortu zen, Gure Billera izenekoa, baina gatazkak proiektua guztiz zapuztu zuen.

Trantsizio ostean, hainbat izan ziren Lezon aisialdiaren inguruan sortutako mugimenduak. Horietako bat izan zen Ekaitz aisialdi taldea, 12-15 urte bitarteko gazteak aisialdian heztea helburu zuena. 1982an sortu zen, eta Ijurko auzoko Urdaburu kalean zuen egoitza. Aisialdi talde askoren gisan, Ekaitz ere Elizaren inguruko taldea zen, aisialdiaren esparruan Elizak eragin handia izan baitzuen Hego Euskal Herrian, eta, besteak beste, autonomia, baloreak eta sormena lantzea zituen xede Jose Luis Aperribaik zuzendutako taldeak. Gazteak larunbat arratsaldero biltzen zituen bere lokalean, eta udan hamabost eguneko kanpaldia antolatzen. Horrez gain, herriko ekimenetan sutsuki parte hartzen zuten, eta 1984tik aurrera, inauterietan Trapujaleren inguruko guztia antolatzeaz arduratu izan zen taldea urte luzez.

Denboraren poderioz, elizkoi kutsua alboratu zuen Ekaitz taldeak, eta Orratx! kultur taldearekin bat egin zuen Ixerka aisialdi taldea sortuz. Orratx! kultur elkartea 1996an sortu zen aldizkari bat ontzeko asmoarekin, baina urteekin kultur talde sendo bilakatu zen, eta umeen aisia antolatzea zuen xede nagusietako bat. Hori lortze bidean, Ixerka sortu zuen Ekaitz eta Orratx! taldeen elkartzeak. Ixerkak, besteren artean, ludoteka egitasmoari eman zion hasiera 2000. urtean.

Lerrootara ekarri ditut aisialdiari lotutako iraganeko zenbait talde. Gibelean gelditu dira garai bateko mezak, desafioak eta ohitura herrikoiak, baina sekula ez da ahitzen kultura euskaraz transmititzeko premia. Eskaintza eskasak arduratuta, eta herriko aisialdia trinkotzeko gogoz, garai berrietara egokitutako Txirbilla aisialdi taldea jaio berri da Lezon. Etorkizunak erabakiko du gai den euskarazko aisialdi informala areagotzeko, belaunaldi arteko harremanak sustatzeko edo-eta feminismotik hezkidetza eskuratzeko. Lezoko eta Euskal Herriko txokoetan barrena, aurreko eragile guztien eskarmentutik urratuko du bide berria.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.