Ibil Bedi talde nafarra, igandean Antxon
Antxoko Topaguneak antolatutako kontzertua igandeko 18:00etan hasiko da, Ibaiondon da. Tokiaren erreserba egin behar da aldez aurretik.
Antxoko Topaguneak udaberriko azken egunei kultur kutsua eman nahi die. Horregatik, igandean (hilaren 20an), Ibil Bedi musika talde nafarrarekin kontzertua antolatu dute Ibaiondon. 18:00etan hasiko da. Itzal talde antxotarrak nafarren atariko emanaldia egingo du.
Musika emanaldia osasun egoerara egokitu dute Topagunekoek. Hortaz, behar-beharrezkoa da tokiaren erreserba aldez aurretik (10 euroko prezioa dute sarrerek). Horretarako esteka honetan klik egin, eta sarrera eskuratzeko aukera izango da.
Jarraian, Ibil Bedi taldearen bideoklipa.
