Atzoko datua: COVID-19agatik kutsaturik ez Oarsoaldean
Lezo transmisio baxuko eremu berdean sartu da, tasa 49koa duelako. Oiartzun, Pasaia eta Errenteria-Orereta 100dik jaisteko bidean dira.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2021/06/txertaketa-argazkia.png)
2021ean ez da horrelakorik izan atzora arte. Atzo, Oarsoaldeko lau herrietan, COVID-19agatik ez zen kutsaturik atzeman egin ziren PCR eta antigenoen probetan.
Horren eraginez, 100.000 biztanleko tasek behera egiten jarraitzen dute. Lezokoa, adibidez, 49koa da, hau da, birusaren transmisio baxuko eremu berdean da udalerria. Azken sei egunetan ez da positiborik hauteman Lezon.
Oiartzungo tasa 106an jarri da, Pasaiako 119an, eta Errenteria-Oreretakoa 124an.