'Antroan intro', sarrerarik gabe
Orratx! Antzerki Taldeak larunbatean eta igandean sortu duen azken antzezlanaren estreinaldia egingo du herrian. Ez dago sarrerarik.
Orratx! Antzerki Taldeak Antroan intro antzezlanaren Lezoko estreinaldia egingo du larunbat eta igandean, 19:30ean Gezalan izango diren emanaldietan. Horietarako sarrerak agortu egin dira. Beraz, lezoarrak irrikaz daude herriko antzerki taldearen azken sorkuntzarekin gozatzeko.
Antzezlanaren aurrestreinaldia maiatzaren 22an egin zuten Deban, hango antzerki jardunaldietan. Taldeko kideek HITZAri adierazi diotenez, arrakastatsua izan zen emanaldia, kritika ezin hobeak jaso zituzten.