Manchester Txikiaren gaineko monografikoa berrargitaratu du udalak
Lekuona Fabrikan banatuko dute liburua hilaren 21etik aurrera 09:00etatik 20:00etara, eta udaletxean, 08:00etatik 13:30era, astelehenetik ostiralera argitaratu diren 400 aleak agortu arte.
Errenteria 1841-1903 Manchester Txikia berrargitaratzea erabaki udalak izan duen harrera ona dela eta. Martxoaren 29an argitaratu zuten monografikoa Oarso aldizkariaren erredakzio batzordeak sustatuta. Argitalpena Koldo Ordozgoitik koordinatutako Oarso aldizkariko erredakzio batzordearen bi urteko lanaren emaitza da. Lanaren helburua, memoria berreskuratzea da, eta iaz 700 urte bete zituen Errenteria hobe ulertzea.
Lekuona Fabrikan banatuko dute liburua hilaren 21etik aurrera 09:00etatik 20:00etara, eta udaletxean, 08:00etatik 13:30era, astelehenetik ostiralera argitaratu diren 400 aleak agortu arte.