Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ziberburujabetzaren bidean lehen urratsa egin dute, eta atzeraezina da

Manifestua plazaratu duten eragileen ustetan beharrezkoa da kapitalismo digitalaren alternatiba egon badagoela  edo sortu eta eraiki daitekeela erdigunean jartzea.

Euskal Herria Digitala manifestua aurkezteko unea pasa den ekainean Lekuona Fabrikan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/06/16

Euskal Herria digitala helburu, ziberburujabetzaren bidean lehenengo urratsa eman dute IPES, OLATUKOOP, TEKS, Ipar-Hegoa, eta Manu Robles Arangiz eta Iratzar fundazioek. Eta horren berri eman dute gaur goizean Lekuona Fabrikan egin duten agerraldian. Idoia Zengotitabengoa Iratzar Fundazioko kidea eta Gorka Julio TEKSeko kideek eman dute iniziatibaren berri, euskaraz lehenak eta gaztelaniaz bigarrenak,  hura babestu duten elkarteetako ordezkariek lagunduta, argi utzita, honakoa bidearen hasiera dela, eta erronka handia dutela aurretik; handia, baina egingarria.

Iniziatibaren hastapenetara jo du Zengotitabengoak iniziatibaren nondik norakoak azaltzeko, ” bildu ginen herri honetan askotan egin den bezala kezka batetik, eta kezka horretatik tiraka heldu gara gaur aurkezten ari garenera”. Esku artean iniziatiba anbiziotsua, eta garrantzitsua, eta manifestu bat. Kezka, globalizazioak, pribatizazioak, zaintza krisia eta krisi ekologikoak eragiten die gaur prentsa aurrera azaldu diren eragile horiei guztiei, baina baita beste aldagai batek ere: digitalizazioaren edo teknologiaren garapena, “hemen bildu garenak, eta manifestu hau aurkezten dugunak uste dugu  digitalizazioaren garapen hau hartu beharra dagoela eta erronka handia izango dela mende honetan zehar”.

Erronka digitala, mende honetako “erronka nagusienetakoa” izango dela sinistuta daude: “Garapen hori aberastasunaren metaketara bideratuta dago, ez da zerbait neutrala, finantzen aberastasun metaketara horretara doa, eta guk egin dugu manifestu hau esateko ezetz, herritarren zerbitzura jar daitekeen digitalizazio bat badagoela, eraiki behar dugula. Herritarren zerbitzura esaten dugunean, bizitza duinak sortzera esan nahi dugu, on komuna, edo aberastasun komuna sortzeari begira”.

Kezka, hausnarketa eta eztabaida horretatik, hain justu, sortu dute gaur aurkeztu duten manifestua: Euskal Herri Digitalerako lehen manifestua.

Eztabaida herritar guztiengana zabaldu nahi dute orain; ez delako Zengotitabengoak nabarmendu duen bezala digitalizazioarena soilik adituei eragingo dien kontua, herritar guztien gainean eragina izango duena baizik, “zentzu horretan, herritarrei zabaldu nahi diegu eztabaida hau”.

Manifestua sortu aurreko hausnarketa prozesuan lau esparru identifikatu zituztela gaineratu du Iratzar fundazioko kideak, “beharrezkoa da lau ardatz horiei ikuspegi kritiko eta konplexutasunez heltzea. Fikzioa litzateke digitalizazioak dena txarra ekarriko duela  edo dena ona ekarriko duela esatea. Konplexutasunetik heltzeko beharra hortik”.

Lau ardatzak honakoak: Demokrazia, Lanen esparrua, Hezkuntza, eta humanitate digitalak. Demokraziari dagokionez, jendarte egituraketan digitalizazioak eta teknologiaren garapenak eragin izugarria daukala nabarmendu du, “egitura eta jendartea bera aldatzeraino eta pribatizazioa sartzen ari da hortik. Guk baliabide eta zerbitzu digitalak ondasun komuntzat ditugu eta banaketa hori eman behar dela uste dugu”. Lan esparruan digitalizaziotik harago doazen tendentziak sumatu dituztela esan du , “logika kapitalistari erantzuten diote eta badago lanen prekarizazio bat, lan postu galera. Horri erantzun nahiko genuke, batez ere nola bideratzen diren garapen teknologikoak lan arloan”. Puntu horretan zaintza lanari erreparatu dio Zengotitabengoak, ezkutuan gelditzen dela nabarmentzeko.

Hezkuntzaren digitalizazioari dagokionean, demokrazian bezala, erabat sartu dela digitalizazioa hezkuntzan eta pribatizazioa ere karri duela eskutik azaldu du, “uste dugu gertatzen ari dena aztertzea beharrezkoa dela, baina baita ere, konpetentzia digitalen aro honetan zer nolako herritarrak, subjektuak sortzen ari garen, nora begira dauden, zeri erantzuten dioten… erantzutea ere premiazkoa dela”. Azkenik, humanitate digitalen arloan, digitalizazioak eta garapen teknologikoak  zer ekarriko dion memoriari, hizkuntzari, ondareari, ikerketari ere hausnartu dute.

Manifestua plazaratu duten eragileen ustetan beharrezkoa da kapitalismo digitalaren alternatiba egon badagoela  edo sortu eta eraiki daitekeela erdigunean jartzea, baita subiranotasunaren ideia ere, “eta subiranotasun digitalaren aldarri bat egitea”. Horretarako ekintza proposamenak aztertu, planifikatu, sareak sortu edo eztabaida mahai gainean jartzea dagokiela gaineratu du.

Eztabaida herritarra

Batu direnak baino gehiago izatea dute helburu orain, “eztabaida herritarra izan behar da”. Lehen urrats honetan, beraz, sinadura bilketa bultzatuko dute atxikimenduak lortzeko, eztabaida ahalik eta gehien zabaltzeko. Manifestuarekin hemen egin daiteke bat. Horren ostean, lehen jardunaldi edo topaketa publikoa helduko da, hausnarketak egiteko. Lau ardatzekiko gainera, espazioak ireki eta jendeak parte hartzea nahi dute naturalki. “Hasierako gauzatxo batzuk zehaztuta daude, baina bideak nora eramango gaituen bat egiten dugun guztiok erabakitzea da kontua, bidea denen artean egitea”.

Beste ideia bati tartea eman dio Juliok bere aldetik, honakoa ez dela aditu kontu bat , “aditu eta aritu kontu bat da eta herritarrak ere era natural batean txertatu nahi ditugu eztabaida honetan. Gure lana  ere bada eztabaida hauek benetan irekiak egin behar baditugu hasierako faseetan sortzen diren lantaldeetan irekitasun maila batzuk aztertzea, eztabaida, benetan sozializatu nahi dugulako”. Hasierako planteamendua, beraz, irekia eta gardena, “jende interesgarri asko dago lan hauetan, eta kezka orokorra dela uste dut. Talaios Koopen, gure kooperatiban, pentsatzeko ekin erabiltzen dugu, pentsamendua bai, baina ekintzatik pasatzen denean matizatuagoa heltzen da; bi gauzak behar dira”.

Lehen jardunaldietarako data eta lekua ere jakinarazi dute gaurko agerraldi horretan: urriaren 15ean izango dira Lekuona Fabrikan bertan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.