Angulak, Barajasko aireportutik Oiartzun ibaira
Espainiako poliziek bizirik zeuden 87 kilo angula aurkitu zituzten apirilean; Ebro ibaiaren deltan eta Oiartzun ibaian askatu zituzten.
Pasa den azaroan, Espainiako poliziek 87 kilo angula atzeman zituzten Barajasko aireportuan (Madrilen). Bizirik zeuden; kalkuluen arabera, 262.000 angula norbanako inguru zeuden.
Kataluniako Institut de Recerca i Tecnologia Agroalimentaries-en egon ziren bost hilabetez, eta apirilean askatu zituzten, angula europarrak zirela frogatu ondoren. Handik hurbil dagoen Ebro ibaiaren deltan zein Oiartzun ibaian askatu zituzten angulak. Euskal Herrian 57 kilo inguru uretaratu zituzten, eta Katalunian, 30 bat.
Asiako hego ekialdeko merkatuan kilo bakoitzak 7.500 euro arteko prezioa lor dezake. Horregatik, trafiko ilegalarentzako goxoki bat dira angulak. Gainera, angulek ugaltzeko metodo konplexuak dituzte, eta horrek ibaietatik gutxitzea ekarri du.
Barajasen atzemandako angulekin trafikatzeagatik atxilotutakoa espetxeratu egin dute aste honetan, behin behinean, kontrabando eta trafiko espezieengatik.