Diru laguntzak emango dizkie Lanbidek hasi berri diren autonomoei
Diru laguntza hauek, proiektua finkatzeko edota inbertsioak eragindako gastuekin laguntzeko dira. Gaurtik eskatu daitezke, urriaren 29a bitarte.
Autonomo hasi berriei laguntzeko bi programa jarri ditu abian Lanbidek. Azaldu dutenez, 30 urte baino gutxiago dituztenek eta emakumeek kopuru handiagoa jasoko dute, Oarsoaldea Garapen Agentziak jakinarazi duenez.
Lanbidek adierazi duenez, helburua enpresa jarduerari berriki ekin, eta gutxieneko errentagarritasun bat bermatzeko bultzada ekonomiko bat behar duten pertsonei laguntzea da. Modu honetan proiektuak finkatzea lortu nahi dute.
Honako hauek dira diru laguntzak:
- Aktibo finkoetan gutxienez 5.000 euroko inbertsioak egin dituztenentzat. Onuradun bakoitzak gehienez 3.500 euro jasoko du (%15 gehiago gaztea bada, eta beste %15 gehiago emakumea bada).
- Datozen 10 hilabeteetan egingo diren gastuentzako,hau da, autonomo kuotak, komunikazio gastuak, aholkularitza, prestakuntza, web eta sare sozialak eta errentamendu gastuak. Onuradun bakoitzak gehienez 2.500 euro jaso ahal ditzake. (%15 gehiago gaztea bada, eta beste %15 gehiago emakumea bada).
Eskaerak autonomo, Ondasun Erkidegoetako edo Sozietate Zibilen bazkideek ahalko dute egin. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira interesa dutenak ekainaren 17tik urriaren 29a bitarte.
Proiektua ezartzeari buruzko laguntzen informazioa esteka honetan topa daiteke. Aldiz, gastuetarako laguntzei buruz gehiago jakiteko orrialde honetan sartu behar da.