Larrasara joango dira Trintxerpeko Itsastarrak eta Herrerako Mendizaleak
Urteko lehen irteera antolatu dute bi taldeek ekainaren 20rako. Toloño mendilerrora joango dira Lagran herritik abiatuta.
Itzuli dira Trintxerpeko Itsastarrak eta Herrerako Mendizaleak taldeek antolatutako irteerak.
Hainbat hilabetez geldirik egon ondoren, ekainaren 20an Arabako Mendialdera, zehazki Toloño mendilerrora joateko gonbita egin dute. Bi ibilbide egiteko aukera eskaini dute.
Ibilbideetako bat honako hau da: Lagran herritik irtengo dira Palomares mendi alderantz, Larrasa mendi tontorrera iritsi arte. Jarraian, Cruz del Castillo mendira igoko dira, eta ibilbidea amaituko dute Lagran herrira bueltatuz.
Gutxi gorabehera 5 ordu iraungo duen ibilbidea da lehenengoa. Bigarren aukera, Lagranetik hasi, Cruz del Castillora igo eta berriz Lagranera itzultzea da. Antolatzaileen arabera, 3 ordu iraungo duen bidea izango da bigarrena.
Autobusa goizeko 7tan aterako da Trintxerpeko kaitik, eta izena emateko 659 637 702 telefonora deitu behar da.