Sortuk batzarra egingo du, herriko egoera identifikatu eta kongresua prestatzeko
Hilaren 26an elkartuko dira, Haurtzaroko jangelan. Dauden hutsuneak identifikatu eta aurrera begirako erronkak jarriko dituzte herri batzarrean.
Oiartzungo Sortuk batzarra egingo du hilaren 26an, Haurtzaro Ikastolako jantokian. Ezker abertzaleko alderdia kongresu nazionala prestatzen ari da, eta horri begirako lanketa egingo dute herrian.
09:30ean hasiko da batzarra, gosari batekin. Saio praktikoa 10:00etatik 13:30era bitartean izango da. Saioaren ardatza zein izango den jakinarazi du Sortuk: “Elkarrekin herriko egoeraren argazki orokorra atera, ditugun hutsuneak identifikatu eta aurrera begirako erronkak zehaztuko ditugu”.
Horren barruan hainbat gai aztertuko dituztela iragarri dute: herrigintza, komunitatea, preso eta iheslariak, ezker independentismoa, memoria”…
Alderdiaren afiliatu eta jarraitzaileak deitu dituzte saioan parte hartzera. “Denon ekarpena da beharrezkoa. Elkarrekin Oiartzun hauspotuko dugu!“.