Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

‘500 baietz!’ euskal presoak etxeratzeko herri erronka

Herritarrak bizikleta eta ergometro gainean nahiz oinez jarriko ditu Sare Herritarrak hilaren 26an, 10:00etatik 14:00etara. Helburua, 500 kilometro osatzea euskal presoak etxeratzeko bide

Elena Mendia eta Josu Galarraga Errenteria-Oreretako Sare Herritarreko kideak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/06/18

Erronka jo die Sarek herritarrei. 500 kilometro egitea da helburua, eta horretarako bizikletak, ergometroak eta oinez egiteko ibilbidea atonduko ditu hilaren 26an Agirre Lehendakariaren Plazan. Euskal Presoak eta iheslariak etxeratzeko bidean urrats bat gehiago izan nahi du, Izan Bidea nazio dinamikari errenteriarrek jarriko dioten alea.

Izan ere, ukaezina bada ere urratsak egiten ari direla, eta euskal presoak Euskal Herritik gertuago dauden espetxeetara mugitzen ari direla, motel doa prozesua. Horren aurrean mezu argia helarazi dute Sare Herritarreko Elena Mendiak eta Josu Galarragak: «Ezin dugu lasaitu, hurbilketa batzuk egin dituzte, baina salbuespenezko legedia oraindik ere indarrean dago». Sei eskaera zehatz ditu Sare Herritarrak sortu zenetik: euskal presoen euskal herriratzea, urruntze politikarekin amaitu eta senideei ezarritako zigor erantsia eten dadin; gradu progresioa ahalbidetzea birgizarteratze eta etxeratze prozesua egin dezaten; larri gaixo diren presoak eta adinez nagusiak direnak etxeratzea; aita, ama edo biak espetxean dituzten motxiladun haurrek gurasoekin bizitzeko duten eskubidea errespetatzea, eta preso diren pertsonek guraso izateko duten eskubidea bermatzeko neurriak hartzea; eta kontuan hartzea Frantzian betetako zigor urteak Espainiako Estatuan ezarritako zigorrean, batuketa eginez.

90 lagun elkartzea helburu
Erronka betetzeko, lau bizikleta estatiko, bi ergometro eta oinez egiteko ibilbide bat prestatuko dituzte. Eguraldiak laguntzea espero dute, baina txarra egingo balu, Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalira lekualdatuko dute. 500 kilometroak egiteko, 90 lagun lortu nahi ditu Sarek: «Hamabost minutuko tartean, bizikletan sei kilometro eta ergometroan bi kilometro egitea litzateke helburua».
COVID-19aren testuinguruan, osasun eta segurtasun neurri guztiak bermatuta egingo dute erronka, eta horretarako, aldez aurretik izena emateko eskatu diete parte hartu nahi duten herritarrei. Whatsappa bidali beharko dute zenbaki hauetako batera: 685 75 04 28 edo 639 92 55 31. Izena ematea, bakarka, taldeka edota kuadrillaka egiteko aukera dago.

Une honetan sei euskal preso oreretar daude. Horietako bat etxean dago preso, Aitzol Gogorza, espetxeratze arinduan. Beste bat Euskal Herriko espetxe batean, Martutenen zehazki, Mikel Arrieta. Gogorzak eta Arrietak gaixotasun larri eta sendaezinak dituzte. Beste laurak, Espainia eta Frantziako estatuetako espetxeetan daude sakabanatuta. Jesus Mari Etxeberria Goierri, adibidez, Puerto III espetxean dago, etxetik 1.025 kilometrora.

Eider Perez, motxiladun umearen ama, Zaragozako Zuera espetxean aurkitzen da, etxetik 253 kilometrora. Bikotekidea ere espetxean da. Jose Manuel Inziarte, Buto, Kantabriako El Dueso espetxean da, etxetik 174 kilometrora; eta Xabier Goienetxea Goiene, Mont de Marsanen, etxetik 145 kilometrora.

Salbuespen espetxe politika
Salbuespenezko espetxe politika bertan behera uzteko eskatu du Sare Herritarrak beste behin ere. «Lege arrunta ezartzea eskatzen dugu, larri gaixorik dauden presoak etxean izan daitezen, adinekoak bezala eta zigorraren 3/4ak beteta dituztenak aske utz ditzaten. Urruntze politikarekin amaitu behar dute. Finean, konponbidea ahalbideratuko duen trantsiziozko politika behar- beharrezkoa dela diogu».

Eta eskaera horiekin bat egitera deitu dituzte herritarrak: «Ezinbestekoa da presoen korapiloa askatzea, ezinbestekoa delako salbuespen egoerarekin amaitzea. Hurbilketa batzuk egin dituzte, baina oso poliki doa prozesua eta ezin dugu lasaitu, lanean jarraitu behar dugu, ari gara etxerako bidea egiten, baina bidea luzea da». Egindako urrats eta kilometro bakoitza arnasa da; arnasa, presoentzat, arnasa, ama, aita edo biak espetxean dituzten haur motxiladunentzat; arnasa, preso dagoen seme-alaba ikustera joaterik ez duten adineko gurasoentzat; eta arnasa, Euskal Herriaren etorkizunarentzat. «Korapiloak askatzea gizarte justuago baterako bidean urratsak egitea da, eta bide horretan, herritar oro da beharrezkoa. Konponbidean, elkarbizitzan eta bakean oinarritutako etorkizuna lortzeko bidea egiten ari gara». 5

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.