Euskal Herriko eta Kataluniako gizarte erakundeek, askatasunaren eta autodeterminazio eskubidearen alde elkarrekin antolatutako lehen mobilizaziora deitu dituzte herritarrak.
HemenGuk egitasmoaren lehenengo ekintza bihar goizekoa izango da. Horrez gain, udaleko eta ekoizleen ordezkariek sakonago azaldu dute zer den.
Idoia Beratarbide artista oiartzuarrak sortutako artelana horma irudi bihurtuko dute Agirre Lehendakariaren plazan.
Antxon eta San Pedron batez ere, bertakoek aparkatzeko irizpideak findu nahi ditu udalak ordenantza berriarekin. Pasaitarrek ekarpenak egin ditzakete.
Auzoan halako proiektua bideratzeko beharrik dagoenik ez du uste PSE-EEk, harago, proiektua gauzatuta auzoarentzat eta auzotarrentzat kaltegarria izango dela emaitza sinistuta azaldu da.
Iazko urritik elkarteek ez dute irekitzeko aukerarik izan, ez dute arrazoirik jaso gainera. Taberna eta jatetxeen eskubide berberak exijitu dituzte enegarrenez. Egoerarekin gogaituta daude bazkideak.
Herritarrak bizikleta eta ergometro gainean nahiz oinez jarriko ditu Sare Herritarrak hilaren 26an, 10:00etatik 14:00etara. Helburua, 500 kilometro osatzea euskal presoak etxeratzeko bide
Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek gaur iragarri du hurrengo asteko larunbatetik aurrera espazio zabalean ez dela maskararik erabili beharko.
Bihar, erlojuz kontra arituko dira Sanpedrotarrak Arraun Elkarteak antolatutako estropadetan ETE, KAE1 eta KAE2ko arraunlariak. Datorren igandean ere hala izango da, San Juan Koxtape Arraun Elkarteak antolatu duelarik.
Lezoko antzerki taldeak ‘Antroan intro’ antzezlanaren herriko estreinaldia egingo du bihar eta etzi herriko aretoan. Arteak jendartean duen tokiari buruzko gogoeta plazaratuko dute, argi izpiekin.
Fanderiako tenis pistan eta Alabergako plazan izango dira 22:00etan. Aforo mugak direla eta beharrezkoa izango da gonbidapenak eskuratzea Lekuona Fabrikan edo bibe.me web orrian.
Astelehenetik ostegunera koronabirusagatik bi pertsona bakarrik kutsatu dira Oarsoaldeko herrietan. Tasak asko jaitsi dira.
Ekarpen horiek udal webgunean ezarrita dagoen inkesta bidez jasoko ditu udalak. Uztailaren 1era arteko epea dago galdetegia betetzeko.
Denboraldia bukatzear da, eta asteburu honetan jokatuko dituzte liga erregularretako azkeneko partidak. Areto futbolean atzeratutako partidak jokatu behar dira.
Herriko kenpo elkarteak 40 urte bete ditu aurten, eta sasoiko dagoela erakutsi du beste behin. Emma Garmendiak bi txapel lortu ditu; Elena Pais, bigarren.
Bideo berezia zabalduko du Iraultza Dantza taldeak sare sozialen bidez San Joan egunaren bezperan.
Hernaniko Zubipe zelaian jokatuko dute sasoiko azken partida, Añorgaren kontra. 18:00etan hasiko da futbol norgehiagoka.