Allerruko gazteek Gipuzkoako Txapelketaren finala jokatuko dute bihar
Hernaniko Zubipe zelaian jokatuko dute sasoiko azken partida, Añorgaren kontra. 18:00etan hasiko da futbol norgehiagoka.
Allerru Kirol Elkartearen gizonen Gazte Mailako taldeak sasoiko azken partida, eta garrantzitsuena izango du bihar. Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko dute lezoarrek Hernaniko Zubipe zelaian, Añorga taldearen kontra. Irabaziz gero, bikain landu duten sasoiari bukaera ezin hobea emango liokete gazteek.
Allerruren emakumeen talde nagusiak ere partida du asteburuan, Ligakoa. Gorengo Mailako 13. jardunaldiko partida etxean jokatuko dute berde-zuriek, Elgoibar taldearen kontra: gaur da norgehiagoka, 19:30ean, Plazetan.