Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Hiri paisaian ere arrastoa utziko du 700. urteurrenak

Idoia Beratarbide artista oiartzuarrak sortutako artelana horma irudi bihurtuko dute Agirre Lehendakariaren plazan.

Idoia Beratarbide artista, apirilean proiektu artistikoa aurkezteko unean, Agirre Lehendakariaren plazan bertan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2021/06/18

700 urteurrenak arrastoa utzi du herrian eta herritarrengan. Ez da zalantzarik. Testuinguru konplexu bezain gogorrean, inoiz baino gehiago atera zuen udalerriak barnean duen komunitate sena  iazko apirilean. Orain, beste arrasto bat utziko du, oraingoan udalerriaren hiri paisaian. Idoia Beratarbide artista oiartzuar handiak sortu duen proiektuak beteko du Agirre Lehendakariaren Plazan dagoen horma. Arteak, hezurmamituko du 700 urteurrenaren legatua eta horman tatuatu. Apirilean eman zuten proiektuaren berri, eta orain, berriz, horma irudi hori egi bihurtzeko eta pareta handira eramateko kontratazioa egin duela jakinarazi du udalak.

Santa Klara kaleko 5-15 zenbakiko eraikineko arkupearen fatxada hartuko du horma irudiak eta Agirre Lehendakariaren plaza aldera begira jarriko dute. 28.000 euroko diru zatia inbertituko du udalak horretarako. Lanen zuzendaritza, Beratarbidek berak egingo du, eta bost asteko epea izango dute amaitzeko.

Apirilean aurkeztu zuten Beratarbideren artelana, orain horma irudi bihurtuko dutena, eta orduan azaldu zuen artistak, enkargua jasotzerakoan ezinbestean erreparatu ziola memoria historikoari; erreparatze horretan ezinbestean azaldu zitzaiola begi aurrera Lino Fabrika, “lino herriko imajinarioan oso presente dago, espazio honetaz mintzatzean”. Lanaren ardatza berehala erakutsi omen zioten paperean marraztutako lehen zirriborroek: “Errenteriako emakumeei buruz hitz egingo zuen murala izango zen. Lihoarekin haria egiten da eta irudi horrek lagundu zidan lana aurrera ateratzen”.

Mural Errenteriako emakumeen historia garaikidea jarraitzen du, lihozko hariak gidaturik. Eskuek garai ezberdinetako emakumeak, gertaera historikoak lotuko dituzte eta amaieran, eskuz esku eraikitako bide horrek gaur egungo emakumeengan eta haurrengan izan duen eragina islatzen saiatu da artista.

Udan egingo da esku hartzea, eguraldi onarekin eta ikastola itxita egonik. Proiektua bizilagunekin zein Orereta Ikastolarekin adostuta dago.

Beratarbide

Beratarbide oiartzuarra da, baina Errenteria-Oreretarekin lotura du. Lan asko egin ditu Errenteriarekin lotuta, bere ekarpena Errenteriari handia da, eta udalarekin elkarlanean ere aritu da. Besteak beste,  Koldo, zein Errenteriako emakumeen aztarnak: Narrazioak liburuak ilustratu ditu—azken hori Allende Arnaiz Garmendiarekin batera—, eta Asteme, Katuko eta Oilarqueen pertsonaiak diseinatu ditu, Joxe Mari Carrerek sortutako istoriotik abiatuta.

Erlazionatutako edukiaSormenez beteko du Agirre Lehendakariaren plazako eraikina Idoia Beratarbidek
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.