COVID-19aren transmisioa ia erabat eten egin da Oarsoaldean
Astelehenetik ostegunera koronabirusagatik bi pertsona bakarrik kutsatu dira Oarsoaldeko herrietan. Tasak asko jaitsi dira.
Oarsoaldeko lau herrietan, astelehenetik ostegunera, COVID-19aren probetan atzeman diren positiboak bi bakarrik izan dira. Bi horiek astelehenean atzeman ziren, bana Errenteria-Oreretan eta Pasaian. Beraz, asteartean, asteazkenean eta ostegunean (atzo) ez da positiborik jaso egindako proba guztien artean. Antza, birusaren transmisioa eten egin da azken hiru egunetan.
Horrek eragin du herrietako tasek asko egin dutela behera, denak baitaude 100eko langatik behera. Nabarmentzekoa da Oiartzunen eta Lezoren kasua, zonalde berdean daudelako, hau da, birusaren barreiatze arrisku txikiko eremuan.
Jarraian, herrietako tasa eguneratuak eta aste honetako positiboen bilakaera:
- Errenteria-Orereta. Tasa: 84 (hilaren 10eko ostegunean 214koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 1-0-0-0.
- Pasaia. Tasa: 89 (hilaren 10eko ostegunean 221ekoa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 1-0-0-0.
- Oiartzun. Tasa: 48 (hilaren 10eko ostegunean 356koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 0-0-0-0.
- Lezo. Tasa: 49 (hilaren 10eko ostegunean 164koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 0-0-0-0.